Nolakoa da bertsolaria?

Nolakoa da bertsolaria? – Gaur egun, euskal gizartean, bertsolariak gainbaloratuta gaudela uste dut. Jendeak bertsolariak pertsona azkarrak garela uste du, azkar pentsatzeko gaitasuna dugula, iritzi landua daukagula existitzen diren gai gatazkatsu guztien inguruan.. Hamaika laudorio entzun izan ditut gure jardunaren inguruan. Bertsolaria zarela esaten duzunean jendeak pentsatuko du euskal musika entzuten duzula, asko irakurtzen duzula,

Segi irakurtzen

Orojakitun

Orojakitun – Orojakitun, hala izan behar du bertsolariak. Plazan edozein gairi buruz kantatzea tokatzen da askotan, baina baditut nire zalantza eta kontraesanak horrekin. Alde batetik egia da oholtza gainean eta mikrofono aurrean dagoen bertsolaria, pertsonaia publiko bihurtzen dela, eta hainbat hedabidetan edo bestelako komunikazio bideetan lekurik ez duten hausnarketak plazaratu ditzakeela. Entzulea “behartu” dezake esateko

Segi irakurtzen

Ez naiz intelektuala

Ez naiz intelektuala Bertsolariok denari buruz jakin behar omen dugu zerbait, pasutik ateratzeko beste, behintzat: dela Siriako gatazkaz, krisi ekonomikoaz, Athleticen azken fitxaketez, klima aldaketaren arrazoiez edo TTIP-az. Ez dakit nire bertso-kideei gertatuko zitzaien, baina niri bai. Gai-jartzailearen gaia entzun eta konturatu izan naiz gai horri buruz ez dakidala behar beste edo agian ez daukadala

Segi irakurtzen

(disimulatzen) JAKITEAZ

disimulatzen Zenbat aldiz entzun ote dugun bertso saio baten atarian edo honen ostean: uf, izugarri zaila iruditzen zait zuek bezala gai guztien inguruan jakitea. Eta poker aurpegi batekin erantzuten dugu, ez dezaten sumatu guk ere jakin gabe abesten dugula gai askori buruz. Onartzen dut, neroni ere harrituta geratu naizela urtetan hainbat bertsolariren kultura orokorrarekin, nazioarteko

Segi irakurtzen