[PERLAK] Euskal idazleak: Lauaxetatik Sarrionandiara

Lauaxetatik Sarrionandiara – Idazle gehiago ere aipa zitekeen, baina nahiago izan da bi testuren arteko lotura eginez itxi: Lauaxetak 1935eko urtarrilaren 1ean Euzkadin argitaratu zuen Ante la fiesta de hoy. ‘Maestro de bertsolaris’, eta Joseba Sarrionaindiak 1978ko urriaren 15ean Zeruko Argian eskaini zuen Kurutzia eta euskeriagaz. Bi testuek Kepa Enbeitaren figura jorratzen dute, baina lotura

Segi irakurtzen

[PERLAK] Euskal idazleak: Xabier Lete

Xabier Lete – Bertsolaritzari arreta berezia jarri zion beste euskal idazle garrantzitsu bat Xabier Lete da. 1960ko eta 70eko hamarraldietako Pizkundeko Euskal Kantagintza Berriak ahozko euskal ondarearen berreskurapen eta berrerabiltze abangoardistarekin lan itzela egin zuen, eta Letek mugimendu hartan parte hartze garrantzitsua izan zuen. Bertsolaritza zaletasun, iturri eta langai garrantzitsu bat izango zuen gerora ere[1],

Segi irakurtzen

[PERLAK] Euskal idazleak: Bernardo Atxaga

Bernardo Atxaga – Jada jaso dugun fikziozko lan polit horrezaz gain, bertso kronika bat eta bertsolaritza aipatzen duen iritzi artikulu bat idatzi zituen Atxagak 1970ean. Biak ere kuriosoak.     Bertsolari saio baten kronika arina, Bernardo Atxaga, Anaitasuna, 247. zbkia. 1973ko urtarrilaren 15ean.   Taulatuaren prestaketa lanetatik hasten da kontatzen, zortzi aulki eta sei mikrofono

Segi irakurtzen

[PERLAK] Euskal idazleak: Gabriel Aresti

Gabriel Aresti – Badira fikzioaz harago bertsolaritzaz prentsan argitaratu duten euskal idazleak. Gerraurreko poeta garrantzitsuenek, Lizardi, Orixe eta Lauaxetak, hainbat aipamen egin zizkioten, esaterako. Lizardik bidaia kronika batean (Euzkadi, 1929/XII/25, Donapaleura joan-etorria), eragile gisa burututako deialdian (El Día, 1930/I/30, Euskal Olerti Jaia/Errenderiar jatorrei deia), eta Aitzolekin euskal literaturak hartu beharreko bidearen inguruan izandako eztabaidan (Argia,

Segi irakurtzen

[PERLAK] Basarriri VS Aresti: poesiarekiko harremanaz eta gorbataduna VS sagardotegikoa II (1963)

Basarriri VS Aresti – Gabriel Arestirekin izandako eztabaida ezagunena beste ardatz baten bueltan ematen da. Gabilondok azaltzen duen bezala (2009: 16-17)[1], Arestik euskal poesia ahozko tradizioarekin uztartu nahi izan zuen, ahozkoa kultura idatzia baino askoz ere errotuagoa zuen herriarekin konektatu nahian. Eta ildo horretatik bertsolariak herri-poetak zirela defendatzen zuen. Basarrik, aldiz, bertsolaritzarentzat marko propioa aldarrikatzen

Segi irakurtzen