[PERLAK] Atzerriko begirada II

Atzerriko begirada II – Bertsolaritzaz ari diren hedabideen artean Lore Jokoetan (1845-1917) %78 izango dira atzerrikoak, Euzko Pizkundean %65 (1918-1944) eta frankismo garaian %35 (1945-1979). Datu horien atzean bertako kazetaritzaren eta hedabide sarearen indartzea suma daiteke, euskarazkoen garapenaren ekarpen garrantzitsuarekin. Baina Erromantizismoak kontinentean indarra galtzen duen neurrian kanpoko arretak behera egin duela ere nabarmena da.

Segi irakurtzen

[PERLAK] Txirritaren arrastoa: heriotzak taulatu gainean bisita

heriotzak taulatu gainean bisita – Bertsoari eman zion bere bizia Txirritak, eta heriotzak ere horrela harrapatu zuen, bertso saio batean emandako ondoezak eraman zuen. Txapela irabazi, omenaldia jaso eta gutxira izan zen, gerra hasi aurretik, 1936ko ekainean. Garaiko prentsan dezenteko oihartzuna izan zuen jazoerak.     ‘A consecuencia de un ataque en Goizueta Txirrita moribundo’,

Segi irakurtzen

[PERLAK] Txirritaren arrastoa: omenaldiaren kronika (1936)

omenaldiaren kronika – Txapela irabazi berritan egin zioten omenaldia, Txirrita garaiko bertsolari eta eragile garrantzitsuenez inguratuta ageri dena da bertsolaritzaren historiako argazki ezagun eta ikonikoenetako bat. El Día egunkariaren azalean Ander Arzelus Luzearrek sinatzen du, kazetari, eragile eta EAJko militate garrantzitsua bera, besteak beste euskarazko lehen irratsaioko gidaria izandakoa. Testua luzea da eta egun osoko

Segi irakurtzen

[PERLAK] Txirritaren arrastoa: Txirrita eta Arcipreste de Hita

Txirrita eta Arcipreste de Hita – 36ko txapelketarekin hartu zuen sonak bertsozaleez harago zabaldu zuen Txirritaren mitoa. Bertso mundutik urrun samarretik idatzia dirudi Diario de Navarraren azalean bertsolariaren argazki eta guzti argitaratu zen soslai honek. Hernaniarraren itxurarekin jolasten du, eta bertsolaritzaren eta poesiaren badaezpadako harremanari ere heltzen dio, beste klasiko bat.     ‘Este es

Segi irakurtzen