[PERLAK] Fikzioa II: Blasco Ibañezek bertsolariak eleberri sozialean (1935)

Blasco Ibañezek bertsolariak eleberri sozialean – Vicente Blasco Ibañez valentziarrak (1867-1928) ibilbide oso garrantzitsua osatu zuen idazle nahiz kazetari gisa. Politikari bezala ere itzal handia izan zuen, mende hasieran Alderdi Errepublikarraren buruzagi garrantzitsuenetariko bat eta 1920ko hamarraldian Primo de Riveraren diktaduraren oposizioko figura erreferentzial bat izan zen. Errepublikazalea, antiklerikala eta ezkertiarra, bere aktibismo politiko handieneko

Segi irakurtzen

[PERLAK] Fikzioa II

Fikzioa II – Lore Jokoei dagokien zikloan bertsolariak integratzen dituen fikziozko testua bertsolaritzaren presentzia mediatikoaren iturburu garrantzitsua izango da. Ikusi den gisan, arrasto esanguratsua izan duten piezak dira gainera horietako batzuk, egile garrantzitsuek sortutakoak: Xahoren Aitorren kondaira, Mogelen Peru Abarka…     Ziklo hau ixtearekin, ordea, behera egingo du nabarmen genero honek. Lore Jokoetan fikziozko

Segi irakurtzen

[PERLAK] Atzerriko begirada II: Xalbador eta Mattin National Geographicen (1969)

Xalbador eta Mattin National Geographicen – Testu honen egilea, Robert Laxalt (1923-2001) euskal diasporako kidea da, Kaliforniara emigraturiko euskal komunitatearen bigarren belaunaldikoa baita. Ibilbide oparoko eta itzal handiko figura izan zen Laxalt: Nobelagile gisa oihartzun garrantzitsua lortu zuen AEBetan, hain zuzen ere bere euskal familiaren inguruko kontakizuna ardatz zuten lanekin (1957an argitaraturiko Sweet promised land,

Segi irakurtzen

[PERLAK] Atzerriko begirada II: Buenos Aires

Buenos Aires – Euskal Herria zapaltzen duten bi estatuetako hiruburuez harago, euskal diaspora ere bertsolaritzari buruzko prentsako testu ugariren iturburu izan da, batez ere Lore Jokoen zikloan eta batez ere Buenos Airesetik. Buenos Aireseko La Baskonia, diaspora horrek prentsan izango duen ispilu garrantzitsuena, esaterako, Lore Jokoetan bertsolaritzaz gehien argitaratutako hedabideen artean bigarrena izango da, eta

Segi irakurtzen

[PERLAK] Atzerriko begirada II: Paris

Paris – Parisen bakanagoak izango dira bertsolaritzari buruz prentsak argitaraturiko testuak. Dena den Paris-soir, France Illustration, Le Petit Journal edo L’Intransigeant bezalako argitalpenetan topatu ahal izan dira ale batzuk. Deigarrienak, aipamen soilaz dezente urrunago iristen direlako, egile berak, François Duhourcauk, idatziriko bi testu izan dira: L’Echo de Parisen 1925eko abuztuaren 8an argitaraturiko La complainte de

Segi irakurtzen