Xabat Illarregi
Xabat Illarregi

2026-03-09

Argazki bati jarrik

Argazki bati jarrik –

Mundu bereko ez ganez gu ta
gure lehengo gurasoak
garai hartako bizimodu haik
nonbatte daude jasoak
Zuri beltzea bideratu nahi
dittot zuek denan soak
Gure herriko argazki bati
jarri dizkiot bertsoak

 

Garai beteko Leitzeko plazan
dela badakit hainbeste
Lau bertsolari oholtza baten
entzulea doinu eske
Argazki honen pelikulari
beire zentratu zattezte
Muimendurik ez dao baino
bertsoak entzun dattezke

 

Lazkao Txiki ezkerrekoa
eskuinekoa Lizaso
ikusten ez den hirugarrena
Igartzabal da akaso?
eta herriko jende dexente:
ume, heldu ta guraso…
ta zu re bertan ikus zattezke
hobeki beiretzen bazo

 

Argazki honen hondoak berak
ekarri diten parrea…
Atzekalden da Okabioko
tontorran goratzarrea
Ta azpin hiru etxe: Añalde,
Etxetxuri ta Torrea.
Gaurtik aurrea ez du lehenoko
begiz beittuko horrea

 

Bertsotan oholtzan denek ez zuen
euki izan aukera bat
Ta herritar hoin misterioak
txundittu in nau erabat
Seguro ezin dezaket esan
baino susmotan da Xabat
Entzuten ere eongo zela
bertsotan bazekin hainbat

 

Datarik ez dot aurkittu baino
pasa da nahiko denbora
Lauroeigarren hamarkadako
argazkie izango da?
Bertsoa eta herrie lotzen
zebiltzen korapilora
Eutsi zitzaion, eutsi zaio ta
eutsiko zaio gerora!

 

Auskalo noizko argazki hontan
ibili naiz aztarrike
Gaur e ai ganez bertsotan hainbat
bertsolari satelite
Etorkizunen euki ditzaten
begik bertsotan jarrite
Plaza zaharreko argazki berrik
beti gordekottot nik e

Argazki bati jarrik

Argazki bati jarrik