Libe Goenaga
Libe Goenaga

2026-10-13

Artzantzari

Artzantzari –

 
 
Getaria herriko
Askizu auzoan
Garateko Otola
gainaren altzoan
kolore txuri eta 
urdinen lientzoan
Bada artzain borda bat
mahastien multzoan
 
 
Keixetak laurogeita
hiru bat urtetan
eguna negu gosez
esnatzen denetan
albarkak lotzen ditu
goizeko seietan
artaldea biltzeko
auzoko larretan
 
 
Egurrez egindako
kaiola itxitan
jeizten ditu ardiak
egunean bitan
eskuekin esnea
bilduta marmitan
lehengaia bihurtzen du
Gazta ta mamitan
 
 
Maiatzean otarrak
lotu behorrari
ardiak dunba hotsez
ipini kantari
ilusioaz heldu
urritz makilari
eta ekiten dio
mendi artzantzari
 
 
Ardiak Zelatunen
aske utzi hala
ematen du ardura
ezabatzen dala
umetzeko prestatu
eta berehala
agurtzen da ordea
Ernio magala
 
 
Txapel azpian zenbat
tantola izardi
lana egiten dute
ilargiz ilargi
baina heuren gatzagin
arkume ta ardi
denekin jarraitzea 
soilik dute argi
 
 
Zaila da izatea
garaiotan artzain
dena kritika baita
ze kaka, ze usain
baina sei belaunaldi
oparoten ordain
Ibaik du ohituraren
lekukoa orain
 
 
Getaria herriko
Askizu auzotik
larreen ordez dauden
golf zelaietatik
bost izarreko hotel
handien gainetik
bada argi gehiago
egiten duenik
 
 
Artzantzari
Artzantzari