Hegoafrikan lortu zen Palestinan ere bai –
Doinua: Agur sagar beltzeran
Ai Palestina zenbat
min gorputz barrura,
zure oihua zabaldu
ahal zedin mundura.
Azken aldian pozez
bizi dut tristura.
Lur idortuan zenbait
lore azaldu da.
Koxka bat estutzeko
garaia heldu da!
Vuelta_eten zen Israel
ozen salatzeko,
Unibertsitatean
EHUk egin du_antzeko,
Biba Saioa Alkaiza
CAF lotsarazteko,
Milaka langile prest
lanari uzteko,
Hitz hutsak ondo daude
ekintzak hobeto!
Bi mila ta hogeitabost,
Palestinak darrai
Odolez ta negarrez,
hala ere, bizi nahi,
nahiz ta zabaldu mina
ta etsipena nonahi
elkartasun borrokan
baldin bagara gai:
Hegoafrikan lortu zen
Palestinan e bai!


