Inauteriak-
Doinua: Neskazaharrak eta apaizak
Mundua hankaz gora ipini,
demokrazia nazka da
doala zerri askara
Inauterien legea dugu
bandera beltza mastara! (errep.)
Bizitza bizi biharko egunik
ez bailitzan, badaezpada
alderantziz kapaz gara
Gure azaletik behingoan kendu
eguneroko maskara! (errep.)
Odola isuri beharko balitz
hiru-lau tanta tomate,
Gizon-tripontzi Arrate
Ta haren neba minigonakin
zertaz doa bihar arte? (errep.)
Azal-zuriak beltzez margotu
txinoz, indioz jotake
alderantziz ezta bate,
Mozorro batek ustekabean
asko hitz egin dezake! (errep.)
Gogo handirik ez badaukazu
hona bizpahiru truku,
mozorroa egin ezkutu,
Mimo moduan margotu eta
hitz ozenik gabe mutu (errep.)
ikustezina bazina legez
haizea leun ikutu…
begi keinuz egin kuku
Irribarretsu eta outsider
ez zaitzatela ezagutu (errep.)

