Felix Zubia
Felix Zubia

2022-12-29

Laster arte

Laster arte –

Duela gutxi “Insominioa” izenburupenan idatzi nuen sorta izango da leiho honetarako idatziriko azkena. 2019ko urritik hasita, saiatu naiz nire barruko kezka, kontu eta bestelakoak azaltzen, ahalik eta modurik onenean. Eskerrak eman nahi dizkiot Bertsolari aldizkariari tarte hau eskeintzeagatik, eta bereziki Beñati, nirekin izandako pazientziagatik. Ez baititut beti epeak zuzen bete, nahiz eta ahalegina egin.

Denetariko sortak jarri ditut, bai gai aldetik, baita itxura aldetik ere. Sortarik gehienak neurri motzetan jarriak izan dira, bai behintzat gaur egunean erabiltzen diren metrikak kontuan hartuta. Gure tradizioan bertso jarririk gehienak zortzikoak eta hamarrekoak izan dira, eta horri eusten saiatu naiz, gauzak tarte motzean bildu beharrak esan-indar handiagoa ematen duela usteta. Ez dut beti asmatu, baina hor gelditzen da saiakera behintzat.

Eta zuri, irakurle edo entzule, mila esker nire bertsoak jarraitzegatik. Segi bertsoak entzuten, gozatzen eta osatzen. Zuek gabe, bertsoak jartzeak ez luke zentzurik. Izango duzue nire bertso gehiagoren berri, batetik edo bestetik. Laster arte.  

 

Laster arte
Arg: Urola Kostako Hitza
Laster arte