Lau dezima Mexikotik

Ane Labaka

Ane Labaka

2016-09-03

LAU DEZIMA MEXIKOTIK

Lau dezima Mexikotik1.Abuztuaren hamahiruan
itxi genuen maleta
jakinmin hutsez beteta
penak utziz armairuan,
hargatik modu zainduan
Karibearen ondotik,
“querido” eta “lindo”-tik,
irtengo denaren izu
idaztera natorkizu
lau dezima Méxicotik.
 
2.”Oso polita aizue,
nahiz gehiena ez ulertu,
exotikotik hain gertu
zergatik jardun duzue?
(Gaztelera dakizue…)”
Hontaz askok galdetu du…
baina zalantzez seguru
itzulpenaren laguntzaz
sortzen gaituen hizkuntzaz;
euskaraz kantatu dugu.
 
3.Maiz ez dugu afinatzen
ez dugu instrumenturik,
ez gerri mugimendurik…
Halere ez gara lotsatzen,
badakigu defendatzen:
Transmititzen duzunean
unibertsaltasunean
irria eta negarra
hitzak hartzen du indarra
gure sinpletasunean.
 
4.Ezagututa México,
kubatarren Espinel-a,
Panama eta Venezuela,
Kolonbia eta Puerto Rico,
argentinarrak neurriko,
Peru, Txile, aldez alde
helburu antzekoen alde
bi asteko oasia;
badugu zer ikasia
ozeanoaz bestalde.
 
Lau dezima Mexikotik