Ane Labaka
Ane Labaka

2019-05-20

PROMES

PROMES –

Doinua: Seme ezarri bainauk

 

PROMES

 

 

1.- Politikariari
badagokionez
botoak lortu nahian
dabil “asmo onez”.
Zer ondorioztatzen da
begira egonez?
Gezur makillatuen
artean erromes;
bakoitzak bere alde
egiten du promes.

2.- Zer murriztu eta non
sartu guraizeak
ez aipatzen laguntzen
du abstraitzeak.
Kalterik ez kanpaina
behingoz amaitzeak
herrigintzan lanean
gogoz jarraitzeak
gero hitzak eraman
ez ditzan haizeak.

3.- Haizea gure kontra
harrotzen denean
nahiz eszeptizismoa
izan barrenean
bozkatzera joango naiz
nire izenean.
Mundu hau bukatzear
dago azkenean
ea berri bat hasten
den astelehenean.

PROMES