Bertsolari bikoteak

 

Jon Barberenaren heriotza – Hemeroteka bilduma

Jon Barberenaren heriotza – Berri anker batek gogor astindu gintuen pasa den ostegunean: Jon Barberena Ibarra bertsolari baztandarra supituki hil zen, 40 urte zeuzkala. Heriotzak hamaika erreakzio eragin zituen, tartean zenbait artikulu eta albiste, eta hemen horietako hainbat bildu ditugu. Bertsolari Aldizkariko kideok ere besarkada handiena eta gure doluminak helarazi nahi dizkiegu Jonen senide eta

Esker aunitz, Jon

Esker aunitz, Jon – Jon Barberenari…   Lehenik oholtzan, bertsolari ondoren Idazle Eskolan, poeta azkenekoz mezuz, lagun.   Eta orain erraietan, uzkurdura eta bertsogintzan, euskalgintzan, hutsune eta topatu zintugun guztiongan, maitasun.   Eta gero, gero ere bertsolari, poeta, lagun; gero ere uzkurdura, hutsune, maitasun.   “Betirako denbora aunitz zen” 40 urte, ordea, goizegi zen.  

Saats Karasatorrek jantzi zuen VIII. Izeta Sariketako txapela

Saats Karasatorrek jantzi zuen VIII. Izeta Sariketako txapela – Aurreko ostiralean jokatu zen finala, Elizondoko kultur etxean. Nafarroako Bertsozale Elkarteak jakitera eman duenez, Etxarri Aranazko bertsolariak bildu zuen puntu gehien (246). Haren atzetik sailkatu ziren Josu Sanjurjo (242,5), Mikel Lasarte (242), Sarai Robles (231,5), Irati Majuelo (214,5) eta Amaia Elizagoien (211). Lasarterentzat izan zen bertso

Mariano Izeta sariketako finala ostiralean, Elizondon

Mariano Izeta sariketako finala ostiralean, Elizondon – Nafarroako Bertsozale Elkarteak jakitera eman duenez, Irurtzunen eta Lizarran kanporaketak jokatuta, zehaztu da VIII. Mariano Izeta bertso sariketako finalean arituko diren bertsolarien zerrenda. Amaia Elizagoien, Irati Majuelo, Josu Sanjurjo, Mikel Lasarte, Saats Karasatorre eta Sarai Robles izango dira finalistak. Ostiralean jokatuko da finala, 19:30ean Elizondoko Arizkunenean. Zehaztu da

411 eta askoz gehiago

  Aldizkari txikia da Bertsolari, bere izenari ohore eginez batez ere inprobisazioz lan egiten duena eta bulegotzat tabernak hartzen dituena. Izateko eta egiteko modu hau gora behera, edo agian horrexegatik, espero zitekeena baina askoz jende gehiago bildu ahal izan du ispiluaren, grabagailuaren, orrialde hauen bi aldeetan. Estimatua zaizue denoi.   TESTUA: ANTXOKA AGIRRE MARRAZKIAK: TXEMA