Miren Amuriza onena BBTko lehenengo kanporaketa

2016-10-18

Miren Amuriza

Mungiako Olalde aretoa bertsozalez bete zen  Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren udagoieneko faseko lehenengo kanporaketan. Bertsolariak hauexek: Aissa Intxausti, Aitor Bizkarra, Garikoitz Sarriugarte, Imanol Uria, Mikel Retolaza eta Miren Amuriza

Ariketa guztiak egin ostean finalaurrekoetarako txartela lortu du Miren Amuriza berriztarrak 531 punturekin. Horrek esan nahi du Larrabetzuko finalaurrekoan kantatuko duela, abenduaren 3an. Atzetik, Aitor Bizkarra (474,4), Imanol Uria (446), Garikoitz Sarriugarte (440) Aissa Intxausti (422,5) eta Mikel Retolaza (414,5)

Datorren asteburuan kanporaketa saio bi egongo dira: Sestaon eta Igorren. Saio biak izango dira 17:30ean.

Miren Amuriza