Hemeroteka

Xabier Amuriza: “Hamar pertsonaia historikoren bitartez, historiaz mendekatu naiz”

2025-07-02

E-postaz jaso genuen berria. Xabier Amuriza idazleak bere webgunean jarri du liburua: Nik ere badakit hiltzaile izaten. Deskargatu, inprimatu, irakurtzen hasi… eta hantxe, historia ofizialaren hainbat protagonista, Amurizak berak zorrotz interpelatuak, amaieran haien memoria hiltzeko. Hobeko dute argi ibili “historialari, pentsalari eta lari guztiek”, egileak liburuaren amaieran idatzi duenez.

Mende laurden bat bertsoa hedatzen

2025-06-20

Orain dela 25 urte Legazpin «parranda giroan» bertsotan aritzen zen gazte talde batek Bertso Olariak bertso eskola sortu zuen. Helduen talde bat sortu zuten aurrena, eta haurrena gero.