MIREN AMURIZA
Elkartasunaren eta elkarlanaren kapulana
Testua: Beñat Zamalloa
Argazkiak: Ekaitz Filarmendi, Miren Amuriza eta Mundukide Fundazioa
Miren Amuriza bertsolaria Mozambiken izan da udan Mundukide fundazioaren eskutik. Mundukidek Euskal Herrian euren erakundea eta euren proiektuak gizarteratzeko nahiari erantzuten dio Amurizaren bidaiak. Handik bueltan Kapulana bat zintzilik ikuskizuna ondu du, bertsoz zein hitz lauz. Amurizak eta Mundukideko Urri Urizar pozik nabari dira elkarlanean landu dutenaren emaitzarekin.

Iazko neguan hasi zuten elkarlana Miren Amuriza bertsolariak eta Mundukide fundazioak, Lanku bertso zerbitzuen bidez. Kontatzeko gogoz kontatzen dute bi aldeek elkarlanaren esperientzia. Amuriza bera eta Mundukideko Urri Urizar harro nabari dira lortutako emaitzarekin. Pixkanaka-pixkana Amuriza ari da hainbat herritan Mozambiketik ekarritako kapulana zintzilikatzen. Oholtzan askatu egiten du, eta bertsoak eta hitzak artez astintzen ditu.

Segi irakurtzen

MANEX AGIRRE eta JULIO SOTO
Txapelekin eta txapelik gabe, norberaren itzaletik

Arabako bertsolari txapelduna da bata, Nafarroakoa bestea: Manex Agirre da lehena, Julio Soto bigarrena. Aramaio eta Iruñea artean, Altsasun elkartzea adostu dute. Maiatzaren erdialdea, Udaberriaren hasieran txapela jantzi zutenetik, udaberriak aurrera egina zuen. Foruen plazan, arratsalde eguzkitsu batean elkartu izanaren arrazoia txapelpea izanagatik, abiapuntu eta elkartzeko arrazoi izan ziren txapelok. Abiapuntu eta arrazoi euren ibilbideak,

Segi irakurtzen

JEXUX LARRAÑAGA
“BECen bizi izaten den emozioa sentitu duen edonork badaki hor jokoan dagoena bertsolarien sailkapena baino zerbait gehiago dela”

Ametsek suaren bueltan dantzan jarri gintuen denok. Edo Maialenek garai bateko amonen zapia jantzi zigun. Finalista guztiak, sorbaldatik helduta, kate bat osatuz. Eta emozioak BECa zeharkatu zuen olatu bihurturik; txaloetan, oihuetan, begietan lehertu arte… Jexux Larrañagak doktore tesia egin du Txapelketan lehiaz harago gauzatzen den jolas sakonaz. Bost urte eman ditu BECen bizi izandakoaren esanahi

Segi irakurtzen

OSKAR ESTANGA
“Nire buruarentzat oasi sortzaile bat izaten saiatzen naiz”

Testua: Jon Martin Argazkiak: galder izagirre   Kafesne bat eskatu du elkarrizketarako, bere buruari egunero baimenduko ez liokeen kapritxoa. Hizketa goxoa eta jarraia dauka Oskar Estangak. Bizitzaren inertziari aurre egiten saiatzen da izokinen egoskortasunarekin. AURKEZPENA: Gaintzan sortu zen 1978. urtean. 14 urte bete arte apenas atera zen bertatik. Ondoren, Iruñea deskubritu zuen eta hiri harekin batera

Segi irakurtzen

XABI PAYA
“Donostia 2016 proiektua amaitzean AEBetara joango naiz Albert Lord bekarekin ikerketa egitera”

Testua: joxean agirre Argazkiak: conny beireuther Bizitzaren hariak katramilatu egin zaizkio pitin bat Xabi Payari. Joan den urteko Txapelketa Nagusiaren finala ikustera etorri zen John Zemcke, AEBetako Oral Tradition Centerreko zuzendari berria, eta Albert Lord beka eman ziotela jakinarazi zion. Bi urtetik behin ematen da diru laguntza hori eta John Foley ikertzaile eta Oral Tradition

Segi irakurtzen