Erreportajeak

Urruña, oinak emanda

2025-09-26 Sustrai Colina

Ohar parea

a) Urruña. Akitania Berrian batzuentzat, Sanjuandeluzen ondoan besteentzat, Lapurdin ororen gainetik. 10.000 biztanle inguru. Hendaia, Biriatu, Ziburu, Azkaine, Irun eta Bera mugakide. Itsasoaren eta Bidasoaren artean. Baserri-tradizio handiagoa arrantzarako joera baino. Urtubiko gaztelua, Ibardin, Zokoa… Azken aspaldian, ez da turista oldeaz zein bigarren etxebizitzen negozioaz libratzen. 30 urte beteko ditu aurten Urruñako ikastolako lehen haziak. 2020tik auzapez abertzalea du herriak.

b) Ibilbide hau bertso bat bezalakoa da: edozein tokitatik has daiteke, edozein puntutan bukatu. Ganbaran sortzen denak eta ahotik irteten denak ez dute beti elkarrekin zerikusirik. Ez ditu burutik igarotako guztiak biltzen, bidean topatutakoei lekua egin nahi die. Gai berari bi bertso arras ezberdin kanta dakizkiokeen gisan, aukeratu zitezkeen bestelako xendak.

GBT24ko gaien azterketa bat

2025-09-17 Imanol Artola "Felix"

GBT24ko gaien azterketa bat - 2024ko Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (GBT24) amaitu berri den honetan, txapelketaren sukaldeko lana amaitu eta sua itzali bai, baina eltzea oraindik bero dagoen honetan, gai-jartzaileok egin [...]

Iturengo arotza. Santuak gurtu... eta santuak urtu?

Adituek diote haurtzaroan barneratzen ditugun jarrera, emozio, jokamolde eta bestelako hamaika faktore gure barnean daramatzagula, hein handi batean, bizi osoan zehar. Kantuekin ere antzeko zerbait gertatzen dela ere esan daiteke, umetan ikasi eta abestutako kantuak garunean iltzatuta geratzen baitzaizkigu. Horietako bat da, ezbairik gabe, Iturengo arotza.