Ttakun-Herren: oporrei bertso jarriak
Kudeatzailea Bertsolari Aldizkaria

Kudeatzailea Bertsolari Aldizkaria

Ttakun-Herren – Izar Mendiguren   Doinua: Itsaso hori dago zatarra   San Fermin, Bilbo, Laudioko jaiak; Mendi biziak Kosta lasaiak, Maleta bete kontu dakartza denontzat uda garaiak (ber) Bizipenak, ikasgaiak… Trabesiak edo kayak Izar usoen sabaiak… Nahiz hegazkinek gerturatu ohi hautatutako paisaiak Askoz gehiago ez ote dira Behartutako bidaiak?   Tailandia zein Fuerteventura Zenbat geltoki,

Segi irakurtzen

PENTSAMENDUAK VS SENTIMENDUAK

PENTSAMENDUAK VS SENTIMENDUAK – Doinua: Izarren hautsa     Nahiz ta barrenak baietz diostan ez dut egingo negarrik, sobran baitakit gaur itsasoak ez dakarrela aparrik… Lehen zirenak oroitzapenak dira oroitzen ditudan penak, baina ez daukat indarrik. Lehen hitz egiten zuten bihotzek, orain, itxuraz, bi harrik; atzoa oso presente daukat, ez dut ikusten biharrik. Lehen kafea

Segi irakurtzen

2020ari

2020ari – Doinua: Ai gure antzinako     Etxeko danok gagoz mahai inguru baten urte zaharra agurtuz hamabi mahats jaten. Urte barri on esan, hasi naz pentsaten urtea ez da ondo joango holan bada hasten: geure buruari ere guzurrak esaten   Berba potoloz arin berotzen gara eta, gure osabak hasi dau ohiko berriketa. Kontatu deusku

Segi irakurtzen

Rufino Iraola: Bizitza bat bertso-paperetan

Bizitza bat bertso-paperetan – Testua: Bianditz Iraola Azanza (Rufino Iraolaren semea)   Ez da erraza eman didaten lana; bizitza bat bertso bidez azaltzea. Ez da erraza galdu berri duzun norbaiten unibertsoan murgiltzea, eta bizitza horren ibilbidea berriz egitea. Aukeratzeak baztertzea eskatzen duelako, eta aukeratzen hasita, zaila delako maite duzun norbaiten aspekturen bat kanpoan uztea. Eta

Segi irakurtzen

Zerg@tik

Zerg@tik – Doinua: Andre txarraren bentajak   Mundu hontako aberatsena Amazon-en nagusia, Milioiak ia ezin kontatu, Zeinen gauza itsusia. Dirua denez gure artean Agintari nagusia, zerg@tik dauka pertsona honek holako irabazia?   Internet bidez ia guztia Merkeagoa omen da, Liburu, jantzi eta janari Osa liteke zerrenda. Erraza eta erosoa da, Hobe guztiei gomenda, Baina zerg@tik

Segi irakurtzen