UNIBERTSOLARIAK

Unibertsolariak – Auto-piropoen eguna da gaur. Ahal eta nahi dudalako -bertso eskolako ikasle batek esan ohi duen bezala-. Gasteizko unibertsitateko ikasle batzuok hilabeteko azken asteazkenetan -edo ondoen datorkigun asteazkenean- bertso-saioak antolatzen hasi gara Hala Bedi tabernan -bide batez eskerrak bertakoei-, gugandik eta guretzako, batez ere.  Oraindik bertsozentrismoa nagusi bada ere, bertsoaz gain bestelako diziplinei ere

Segi irakurtzen

Hau konplikatzen ari da

Hau konplikatzen ari da – Saio gutxi izatea izan da gure orain arteko kondena, urtean lau saio asko jota, eta bat guk geuk antolatutakoa. Beti deiren baten zain, urteroko sariketak noiz helduko,… Esan daiteke hori ez dela plazan aritzearen definizioa. Nahiz eta astean birritan bertsotarako batzea eta bertso eskolako dosia barrenak askatu eta asetzeko nahiko

Segi irakurtzen

Alazne Untxalok eta Irati Majuelok irabazi dute II. Bertsokabi txapelketa

Alazne Untxalok eta Irati Majuelok irabazi dute II. Bertsokabi txapelketa – 80 lagunen aitzinean jokatu zen II. Bertsokabi-Eugenio Arraiza Sariketako finala, Iruñeko Herriko Tabernan. Oholtzara igo ziren bikoteak: Aitor Irastortza eta Xabat Illarregi, Ekhiñe Zapiain eta Josu Sanjurjo eta Irati Majuelo eta Alazne Untxalo. Azken hauek gailendu ziren, eta Nafarroako Bertsozale Elkarteko lehendakari Alaitz Rekondok jantzi zien

Segi irakurtzen

Ekhiñe Zapiain eta Josu Sanjurjo garaile Bertsokabiko bigarren kanporaketan

Ekhiñe Zapiain eta Josu Sanjurjo garaile Bertsokabiko bigarren kanporaketan – Iruñeko Zabaldi Elkartasunaren Etxean jokatu zen joan den ostegunean II. BERTSOKABI-Eugenio Arraiza Sariketaren bigarren kanporaketa. Sei bertsolari oholtzan, hiru bikotetan banatuta: Ekain Alegre eta Iker Gorosterrazu, Mikel Lasarte eta Sarai Robles eta Ekhiñe Zapiain eta Josu Sanjurjo. Gai-jartzaile eta aurkezle zereginetan Asier Garcia. Bost ikusle

Segi irakurtzen

Urrian jokatuko da bigarren BERTSOKABI txapelketa Iruñerrian

BERTSOKABI – Nafarroako Bertsozale Elkarteak jakitera emn duenez, txapelketa urriaren 3tik 24ra bitarean ospatuko da, eta bertsolariek bikoteka abestuko dute.  2017an abiatu zuen Nafarroako Bertsozale Elkarteak BERTSOKABI-Eugenio Arraiza Sariketa, eta “orduko arrakastak hauspotuta” bigarren edizioa antolatzea deliberatu dute. Lau saio izango dira: hiru kanporaketa eta finala, Iruñeko hainbat gune informaletan. 15 eta 30 urte bitarteko

Segi irakurtzen