Gaur bertso saioak Nafarroako euskal irratietan

Gaur bertso saioak Nafarroako euskal irratietan – ‘Konfinamenduko Bertso Saioak’ egitasmoa antolatu du Nafarroako Bertsozale Elkarteak, herrialdean lanean diharduten zazpi euskal irratiekin batera.   Konfinamenduak ezarri duen egoeraren aurrean, bertsozaleari bertsolarien emana iristearazteko beste saiakera bat da honakoa. ‘Konfinamenduko Bertso Saioak’ egitasmoa jarri du martxan Nafarroako Bertsozale Elkarteak. Elkarteak jakitera eman duenez “krisialdiak, bere gogorrean,

Segi irakurtzen

Igaro da Bardoak txapelketako lehen asteburua

Igaro da Bardoak txapelketako lehen asteburua – Etxarrin, Txantrean, Iturmendin, Erron eta Beran jokatu dira Bardoak taldekako txapelketako lehenbiziko saioak. ‘Larraun da Araitz. Bi dozena’, ‘Hego haizea’, ‘Sakaña’, ‘Arranopola’ eta ‘Lamixene’ izan dira talde garaileak, eta bigarren fasera pasatzeko bidean lehen puntua jaso dute. Nafarroako Bertsozale Elkarteak jakitera eman duenez, ostiralean hiru saio izan ziren.

Segi irakurtzen

Ander Perez: “Bertsoaroak gizartearen aldaketetara egokitzen du bertsolaritza”

Ander Perez – TBX ataritik hartua. Hamaika Telebistak egina. 2019-11-04 Zortzi emanaldi izango ditu bihar hasiko den Bertsoaroak. Hogeita bederatzigarren urtez bertsolaritza Iruñean sustatzeko ekimena ospatuko da eta aurten ekitaldi nagusiak Nafarroako Antzerki Eskolan izango dira. Ander Perez da egun zikloaren arduraduna eta haren hitzetan “bertsolaritza oholtza eta plazetatik haratago garatzen da Ander Perez

Segi irakurtzen

[Herrialdeetako Txapelketak III] Nafarroa: soinujolearen aita

Nafarroa: soinujolearen aita – Testua: Estitxu Arozena Argazkiak: Xenpelar Dokumentazio Zentroa eta Bertsolari Aldizkaria   Tuteratik Urdazubira, 1936tik 2019ra   172 kilometro daude Tutera eta Urdazubi artean. Google maparen arabera, bi ordu eta hamasei minutu behar genituzke kotxean, ordainsaria ordainduz. Asteburu berean bildu ditu bi herriok Nafarroako bertsolari txapelketak. Kilometrotan distantzia hori egin ahal izatea

Segi irakurtzen

Xabat Illarregi garaile 2019ko Nafarroako Eskolarteko Txapelketan

Xabat Illarregi garaile 2019ko Nafarroako Eskolarteko Txapelketan – Bertsozale Elkarteak jakitera eman duenez, Arantzako eskolan jokatu zen Nafarroako Eskolarteko Txapelketako 33. edizioa, eta Leitzako Xabat Illarregik jantzi zuen txapela, iaz egin bezala. Bigarren tokia Berako Ekhine Zapiainek lortu du, eta beraz, biak ekainaren 8an Saran egingo den Euskal Herriko Eskolarteko Txapelketan izango dira.    

Segi irakurtzen