Ruben Sanchez
Ruben Sanchez

2026-08-28

Txitxarra

Txitxarra –

Hau poema/kanta baten itzulpena da. Maria Elena Walsh poeta argentinarrak idatzi eta Mercedes Sosaren ahotsean ezagutu nuen “La cigarra”-ren euskarazko itzulpena.

 

Txitxarra

 

Zenbat aldiz hil ninduten?

Zenbat aldiz hil nintzen?

Baina hemen nago ni

berpizten…

Zoritxarra zorion,

labanari esker mila,

gaizki utzi ninduen hila…

Segi nuen kantari

 

Txitxarrak lez eguzkiari,

urte bat lurpean ta kantari,

bizirik dirauena lez

gerratik etorrita

 

Zenbat aldiz ezabatu?

Ta zenbat desargertu?

Nere hiletara ere joan

nintzen negarrez

Lotu nuen zapia

ta ahaztu nuen ia

ez zela lehen aldia,

Segi nuen kantari

 

Txitxarrak lez eguzkiari

urte bat lurpean ta kantari

bizirik dirauena lez

gerratik etorrita

 

Zenbat aldiz hil zaituzte?

Beste hainbat berpiztu

Sarri egongo zara

etsipenean

Ta naufrago zarenean

ta iluntasunean

norbait helduko zaizu

segitzeko kantari…

 

Txitxarrak lez eguzkiari

urte bat lurpean ta kantari

bizirik dirauena lez

gerratik etorrita

 

Txitxarra
María Elena Walsh. Arg: Anatole Saderman
Txitxarra