Bilaketa: Gaizkileak
Emaitzak: 8

Belateko lapurrak

Gehiengoa ez da Belateko portuan gelditzen, pasa baizik. Bertatik igarotzen da Iruñea eta Irun lotzen dituen bide gatazkatsua: bere egoera kaskarra medio hamaika bizitza ebaki ditu, eta, ondorioz, inguruko herritarrak makina bat protesta egindakoak dira. Badirudi errepidean hobekuntzak egingo direla hurrengo urteetan, eta probestu dezagun, beraz, bidea pausaleku bilakatzeko aukera hurrengo orrietan zehar.

Baztan eta Ultzama lotu dituen xendra honek historia luzea dauka, eta istorio ugari biltzen ditu bere baitan. Bidaia dezagun XIX. mende hasierara, bertsoz zein hitz lauz Euskal Herrian izan diren bidelapur sonatuenetako batzuen berri izateko: Belateko lapurrak.

Urkaberako kantak eta konplaintak

2019-05-21 Patri Urkizu

urkaberako kantak eta konplaintak - URKABERAKO KANTAK DIRELA ETA JEAN ETCHEPARE DONAPALEUKOAREN KONPLAINTAK 1873-1890[1]   Cesare Beccaria Milango markes iluministak idatzitako Dei delitti e delle pene (1764) liburu ttipiak Europa [...]