Xabier Gaztelumendik jantziko dio txapela Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako irabazleari

Xabier Gaztelumendi – Berria egunkarian.   Aurtengo Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finala abenduaren 14an jokatuko da Illunben, Donostian, eta Xabier Gaztelumendik jarriko dio txapela irabazleari, Bertsozale Elkarteak jakinarazi duenez. Donostiarra da Gaztelumendi, Añorgan 1961ean jaioa, eta Bertsozale Elkartean 2002tik aritu da lanean, zortzi urtez diruzain gisa, eta gero idazkari. Zuzendaritzan aritu da, eta bertsoaren mundua martxan

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa larunbat honetan hasiko da, Oñatin

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa larunbat honetan hasiko da, Oñatin –   Gipuzkoako Bertsolari Txapelketan parte hartuko duten bertsolariak, epaileak, idazkariak eta gai jartzaileak Asteasun bildu ziren larunbatean, eta ekitaldi xume baten bidez aurkeztu zituzten txapelketako sintonia eta aldizkaria.     Asteasuko alkate Pili Legarrak eta Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko lehendakaria den Saroi Jauregik eman zieten ongi etorria

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa, puntuz-puntu

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa, puntuz-puntu – Gipuzkoako Bertsozale Elkarteak zabaldutako prentsa oharra:   Ura, egurra eta harria. Errekako ura errotara ekarri eta errotarria bueltaka-bueltaka jartzen du, etenik gabe, egun eta gau. Aleak apurka-apurka eroriko dira, eta xehatuko, irin bihurtu arte. Eta bizibide bihurtuko da eskulanaren emaitza. Nekez aurkituko ditugu bi errota edo errotarri berdin-berdin. Bakoitzak du

Txapelketari begira jarri da jada Gipuzkoako bertsolaritza

Txapelketari begira jarri da jada Gipuzkoako bertsolaritza – Miren Garatek Berria egunkarian.   84 bertsolarik kantatu dute Gipuzkoa Bertsotan fasean, eta 37 sailkatu dira. Antolatzaileak gustura geratu dira izandako erantzunarekin.     Amaitu da Gipuzkoa Bertsotan, Gipuzkoako Bertsolari Txapelketan kantatu ahal izateko sailkapen fasea. 84 bertsolarik hartu dute parte, eta haietatik 37k lortu dute aurrera

Beñat Gaztelumendi: «Uste dut finala ez dela parekidea izan, txapelketa bera ez delako izan»

Beñat Gaztelumendi – Manex Mantxolak Berria egunkarian. Gipuzkoako txapeldun izango da aurrerantzean ere Gaztelumendi, larunbatean txapela bigarrenez irabazi ostean. Gustura dago eginiko lanarekin; «fase bat» itxi dela dio, eta bertsolaritzaren berrikuntzen artean kokatu nahi lukeela bere burua. Bideoa albistearen amaieran.   Añorgako (Donostia) Jolas-etxean elkartu da BERRIArekin, igande goizean; bezperako ospakizunaren zantzurik bazen oraindik. Txapela