Bilaketa: Joxerra Garzia
Emaitzak: 72

Zehaztu artikuluen bilaketa:

Bertso ibilbidea: Tolosa

2025-06-06 Kike Amonarriz

Oria ibaiaren bi aldeetara eratutako herria da gurea, urte luzetan ibaiari bizkar emanda bizi izan bada ere, Europako zikinena omen zen garaitan, kiratsa eta aparra besterik ez baitzerion. Gipuzkoako hiriburua izan gineneko itzalak, Uzturre mendiarenak bezainbeste estaltzen du oraindik Tolosa, bertakooi maiz salatu izan zaigun xobinismoa elikatzen jarraitzen duela. Babarrunek, Inauteriek, gozo eta haragi feriek, edo euskarak famatutako gure herri xelebre eta ero xamar honetan bizi garenontzat, nekez aurkituko duzu bizileku hoberik.

Bertsolaritza ideologikoki lerraturik dago? Ideologia uniforme bat dago? Gaur egun bada desadostasunik diskurtsoan?

2024-11-29 Oihana Arana

Bertsolamintzako lantaldeak izenburua esleitu zidanean ez zitzaidan gustatu, hainbat gatazka eta zalantza sortzen zizkidalako. Halere, hasieran zegoen bezala mantentzea erabaki dut, batez ere, izenburuak berak sortutako hainbat galderak eraman nautelako testua bera sortzera.

A priori honako galdera hauek sortu zitzaizkidan: Zer da ideologia? Zer da diskurtsoa? Zeri buruz ari gara orain eta hemen zehazki kontzeptu horiek erabiltzen ditugunean? Zer da bertsolaritza? Zer bertsogintza?

Galdera horiek erantzutea edo galdera horietatik abiatuta galdera berriak sortzea izango da, beraz, artikulu honen asmoa.

Fikzio bat gure egiari

2024-11-27 Oihana Iguaran

Fikzio bat gure egiari - Kantuz sortu naiz eta kantuz nahi bizi (Jose Mendiage)   Kantuz egiten den diskurtsoa da bertsoa, eta kantuz egiten gaituen diskurtsoa ere bada bertsogintza. Hitzak [...]