Bertso eguna, 24 ordu bertsotan (2015)

 

Ane Labakaren bertso jarriak: “Balkoitik pijaman”

Ane Labakaren bertso jarriak – Ane Labaka Berria TBn. Balkotik eta pijaman, aurreko leihoan, eraikinean eta plazan ikusten duenari bertsoak jarri dizkio Ane Labakak. Berrogeialdi honek milaka ertz baititu.   Ane Labakaren bertso jarriak  

Ane Labaka: “Txapelketan esperimentuetarako leku gutxi dago, eta hala ere asko dugu esperimentatzeko umorearen alorrean”

Ane Labaka – Testua: Iraitz Mateo Gogorza Argazkiak: Conny Beyreuther   Umoreaz baino umoreez hitz egiten du Ane Labakak, pluralean. Mintzola Ahozko Lantegiak eta Mikel Laboa Katedrak emandako saria jaso eta umorea, generoa eta bertsogintza uztartuz bi ikerketa lan egin ditu: Bertsolaritzan garatutako umorea(k), genero ikuspegitik, lehena, eta, bigarrena, 2017ko Bertsolari Txapelketa Nagusiko umorea aztergai,

Ane Labaka: “Bertsolaritza gizartearen isla eta, aldi berean, aldaketarako tresna”

Bertsolaritza gizartearen isla eta, aldi berean, aldaketarako tresna – Ainhoa Loresek Deia egunkarian.   ‘Bertsolaritzaren bilakaera genero ikuspegitik’ izeneko infografia landu dute hainbat emakume bertsolarik, Eusko Jaurlaritzaren eta Emakunderen babesarekin. Genero ikuspegia txertatu zenetik bertsolaritzan izan diren aldaketak islatu dituzte. Bertsolaria eta sortzailea da Ane Labaka (Lasarte, 1992). Bat-batekoa nahiz idatzizkoa jorratzen ditu eta Erradikalak

Ane Labaka: “Bertsolaritzak intelektualetik asko dauka, baina saiatzen naiz lepotik behera asko jaisten”

Ane Labaka – Hik Hasi atarian Ane Labakari egindako elkarrizketa. Ane Labaka: “Ahalduntzeko eta munduan kokatzeko balio dit bertsoak”   2018-04-25 BERTSOA DIBERTSIOAREKIN LOTZEN DU LABAKAK, BAINA BAITA SORMENAREKIN ETA AHALDUNTZEAREKIN ERE: “NIRE BURUARI GALDERAK EGITEKO ETA GAUZAK ZALANTZAN JARTZEKO AUKERA EMATEN DIT SORMENAK, BAITA PERTSONA BEZALA GARATZEKOA ERE. ETA HORIXE DA NIRETZAT AHALDUNTZEA”.  

«Esperimentatzeko eremu izugarria daukagu umorean». Ane Labaka

Esperimentatzeko eremu izugarria daukagu umorean – Ane Labakari Miren Garatek egindako elkarrizketa, Berrian argitaratua.   Bertsolaritzan garatutako umoreak aztertu ditu, 11 emakumeri elkarrizketak eginda. Umore hegemonikoaren eta bazterrekoaren arteko aldeei buruz mintzo da, eta umore aldaketez.   Aste honetan aurkeztu du Ane Labakak Bertsolaritzan garatutako umorea(k), genero ikuspegitik ikerketa lana. Gizarte Antropologia masterra ikasi du lasartearrak, eta