2025ean Bertsolari.eus-eko sarrerarik bisitatuenak
2025ean Bertsolari.eus-eko sarrerarik bisitatuenak –

Aurtengoa ere urte oparoa izan da gure webgunean. Hamaika eduki argitaratu ditugu, horietako gehienak sarerako propio sortutako edukiak. Blogari taldean pauso bat eman genuen, zortzi lagunez osatutako Zortziko Handia taldea Hamarreko Handia izatera igaroz, hilean behin sarrera bana egiten zuten hamar bertsolarirekin. Aurtengo Makarrizketak podcastaren denboraldiak ere harrera beroa jaso du, haietako bat eduki kontsumituena izatera iritsita. Horretaz gain albisteak, hemeroteka, aldizkarietako edukiak… ere izan dira gure atarian.
Honakoa da aurten bisita gehien jaso dituzten 10 edukiak:
- Errepaso bat – Jokin Uranga. Makarrizketak podcasta, 6. denboraldiko 4. atala.
- Soiltasuna – Aitor Bizkarra. Hamarreko Handia bloga.
- Entzule abstraktuaren diktadura – Aitor Bizkarra. Hamarreko Handia bloga.
- Urtezaharra baserriz baserri – Julen Zelaieta. Hamarreko Handia bloga.
- Aldrebesaren estetika – Kepa Matxain. 136. aldizkarian argitaratutako edukia.
- Bertso berriak, pilotarien artean jarriak – Aitor Tatiegi eta Aingeru Otxotorena. Albistea.
- Euzko Pizkundeko mugida eta suntsipena – Antxoka Agirre eta Patxi Gallego. 135 alea, aldizkaria.
- Mariano Ostolaiz Goia – Nekane Martiarena. 136. aldizkarian argitaratuko erreportajea.
- Hasierako agurrak txapelketan – Asier Azpiroz. Hamarreko Handia bloga.
- Bertsolamintza. Zeri eta nondik – Hainbat egile. 134. alea, aldizkaria.

