Aitor Etxebarriazarragak jantzi du Bizkaiko txapela
Aitor Etxebarriazarragak jantzi du Bizkaiko txapela –
Casillan ez zen inor gehiago kabitzen, sarrera guztiak saldu baitziren. 4.700 bertsozalek bertatik bertara jarraitu ahal izan zuten Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finala iragan larunbatean. Oholtzan ziren Aitor Etxebarriazarraga Ganboa, Onintza Enbeita Maguregi, Txaber Altube Sarrionandia, Aitor Bizkarra Ruiz, Xabat Galletebeitia Abaroa, Jone Uria Albizuri, Oihana Bartra Arenas eta Gorka Pagonabarraga Agorria. Idoia Anzorandia izan zen gai-jartzailea, Igor Menika Bengoetxearekin batera. Epaimahaia honako lagunek osatu zuten: : Ainhoa Arregi Elosua, Ander Arrien Aspiazu, Garazi Mendoza Agirre, Jurgi Fuentes Goikoetxea, Marta Ortiz Mateo, Mirari Azula Aurrekoetxea eta Miriam Juaristi Urizar. Idazkaria Itziar Basterretxea Olarreaga izan zen.
Honako lanak osatu behar izan zituzten bertsolariek, eta honakoak izan ziren gaiak:
| Gorka Pagonabarraga , Jone Uria 8ko nagusia
Jone auzokidea eta Gorka dendaria zarie. Zuen auzoa inork bizi gura ez dauan auzoa izatetik modako auzo izatera pasau da. Gero eta gitxiago zarie betiko dendak eta auzokideak. Jone, gaur Gorkak esan deutsu alokairuaren prezioa asko igon deutsiela denbora gitxian. |
|
| Aitor Etxebarriazarraga , Oihana Bartra 8ko nagusia
Aitor amama eta Oihana biloba zarie. Aitor, duela hamarkada batzuk Londonera joan behar izan zenduan abortatzera. Gaur Oihana bilobak esan deutsu haurdun dagoala eta ez dakiela haurdunaldiagaz aurrera egin gura daben. |
|
| Onintza Enbeita , Xabat Galletebeitia 8ko nagusia
Onintza langilea eta Xabat detektibe pribatua zarie. Onintza, zuk denboratxua daroazu bajan. Gaur jakin dozu lan egiten dozun enpresak Xabat detektibe pribatua kontratatu dauala zu zelatatzeko. |
|
| Aitor Bizkarra , Txaber Altube 8ko nagusia
Aitor gurasoa eta Txaber hamabost urteko semea zarie. Aitor, arduratuta zagoz ez dozulako Txaber ondo ikusten. Institututik urten eta haren gelan pasetan dau eguna. Gaur, baimena eskatu deutsozu eta gelan sartu zara beragaz berba egiteko. |
|
| Aitor Etxebarriazarraga , Gorka Pagonabarraga 8ko txikia
Gorka aurten Santomasetara joatea erabaki dozu. Urtero bezala, jendetza dago eta taloa erosteko ia ordubete daroazu ilaran. Aitor ikusi dozu heltzen eta zuzenean joan da barrara, ilara guztia saltatuz. |
|
| Oihana Bartra , Jone Uria 8ko txikia
Oihana eta Jone dantzariak zarie. Bilboko La Salve zubian antolatzen dabeen salto lehiaketa inauguratzeko, hasi aurretik agurra dantzatzeko eskatu deutsue. Plataformatik itsasadarrera 24 metroko altuera dago. Laster hasiko dala eta plataformara igotzeko esan barri deutsue. Estu-estu zagozie; ez dago leku handirik. |
|
| Xabat Galletebeitia , Aitor Bizkarra 8ko txikia
Xabat eta Aitor Bizkaiko Txapelketako gaijartzaile taldeko kideak zarie. Xabat, ordu asko emoten dozuz etxean lanean gaiak ondo prestatuta eroateko bilerara, baina Aitorrek beti esaten deutsu ez dabela konbentzitzen eta findu egin beharko zeunkiezala. |
|
| Txaber Altube , Onintza Enbeita 8ko txikia
Txaber eta Onintza lagunak zarie. Beti izan zarie urruneko herrialdeetara bidaian joan zaleak. Euskal Herria ezagutzen ez dozuela eta, aurton alderik alde zeharkatzeko plana egin dozue. Bidaiaren erdi-aldean harrituta zagozie ze ezezaguna jatzuen etxekoa. |
|
| Jone Uria Puntuari erantzunak
1. Migrazioa dago askoren ahotan 2. Azal kolorea da sarritan problema 3. Arrazakeria be da klase kontua |
|
| Gorka Pagonabarraga Puntuari erantzunak
1. Bizkaia da handia eta da anitza 2. Zer da zentroa eta zer periferia? 3. Leku guztietatik gatoz gaur Bilbora |
|
| Aitor Etxebarriazarraga Puntuari erantzunak
1. Europa preparetan dabil gerrarako 2. Soldaduska barriro Ipini nahi dabe 3. Arma enpresentzat da horren etekina |
|
| Oihana Bartra Puntuari erantzunak
1. Pantxoa eta Peio barriz oholtzara 2. Belaunaldi ezberdin askoren musika 3. Kantuz Lepoan hartu ta segi aurrera |
|
| Onintza Enbeita Puntuari erantzunak
1. Faxistak libre dabiz gure kaleetan 2. Herria gai ete da aurre egiteko? 3. Jendarte bat nahi dogu guztion neurrira |
|
| Xabat Galletebeitia Puntuari erantzunak
1. Guggenheim barik ondo bizi da Urdaibai 2. Balkoietatik kendu geinke banderola 3. Halandabe turista asko inguruan |
|
| Aitor Bizkarra Puntuari erantzunak
1. Minbiziak ez dauko kolore larrosa 2. Izan inurrirena da inurri lana 3. Apurtu behar doguz horrenbeste tabu |
|
| Txaber Altube Puntuari erantzunak
1. Sarri zama bihurtzen jaku txapelketa 2. Baina badau zeozer gustoko doguna 3. Publikoak eskaintzen deutsue babesa |
|
| Aitor Etxebarriazarraga , Jone Uria 10eko txikia
Jone eta Aitor lagun bi zarie. Zuen kuadrillan datorren astean Euskalgintzaren Kontseiluak deitutako ekitaldian parte hartzeko plana egiten zabizie. Jone, Aitorrek esan deutsu kuadrillakoak ekitaldietara joateko prest egoten dirala beti, baina nekatuta dagoala hizkuntzarekiko daukien jarreragaz. |
|
| Gorka Pagonabarraga , Oihana Bartra 10eko txikia
Gorka eta Oihana politikagintzan aritu zarie azken urteetan. Gorka, zuk kargua itxi barri dozu. Gaur Oihanak esan deutsu enpresa bateko administrazino kontseiluan lana topatzen lagunduko deutsula. |
|
| Onintza Enbeita , Aitor Bizkarra 10eko txikia
Onintza eta Aitor lagunak zarie. Orain dala urte batzuk zuen lagun bat hil zan Pirinioetan. Onintza, gaur Aitorrek proposatu deutsu zuen laguna hil zan mendi hori bera igotea, haren omenez. |
|
| Xabat Galletebeitia , Txaber Altube 10eko txikia
Xabat eta Txaber, jaiotza erraldoia atondu dabe gabonetan zuen herrian eta kuriositatez hurbildu zarie gaur. Xabat, hara heldutakoan triste ikusi dozu Txaber. Esan deutsu ez dauala pentsau be egin gura zelan bizi diran gaur egun Bethlemen eta inguruetan. |
|
| Jone Uria Bakarka, gaia emanda
Jone, Gernikako bonbardaketako biktima zara. Gaur Gernikara etorri da Alemaniako presidentea, besteak beste, egindakoagatik barkamena eskatzera. Oraingoan bere ez zaitue gonbidatu. |
|
| Gorka Pagonabarraga Bakarka, gaia emanda
Gorka, zuen gurasoek laguntza behar dabe. Neba-arrebek esan deutsue umerik ez daukozunez zuk hartu beharko zeunkela gurasoen ardura. |
|
| Aitor Etxebarriazarraga Bakarka, gaia emanda
Aitor, bizitza osoa emon dozu itsasoan beharrean. Gaur zure alabak esan deutsu berak be(re) ogibide hori izan gura dauala. |
|
| Oihana Bartra Bakarka, gaia emanda
Oihana, aktorea zara. Hilabete honetan ez dozu emanaldirik egin eta laurehun eurogaz egin behar izan dozu hilabetea. |
|
| Onintza Enbeita Bakarka, gaia emanda
Onintza, adinean aurrera zoaz eta gero eta gehiago kostetan jatzu zure gorputzaren aldaketak onartzea. |
|
| Xabat Galletebeitia Bakarka, gaia emanda
Xabat, unibertsitateko ikaslea zara. Sare sozialei begira zagozala, euretako batean zure irakasle batek idatzitako mezu transfobo bat ikusi dozu. Profilean sartu eta halako gehiago daukozala ikusi dozu. |
|
| Aitor Bizkarra Bakarka, gaia emanda
Aitor, familia aberats batean jaio eta hezi zara. Gaur herentziari uko egitea erabaki dozu. |
|
| Txaber Altube Bakarka, gaia emanda
Txaber, hogei urtegaz atxilotu zinduezan. Bost egun emon zenduzan komisaldegian eta torturak salatu zenduzan bertatik urtendakoan. Oraindik bere igarten dozuz horrek fisikoki eta psikologikoki itxitako ondorioak. |
|
| Onintza Enbeita , Aitor Etxebarriazarraga 8ko txikia
Aitor eta Onintza Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalistak zarie. Aurten, Bizkaiko Bertsozale Elkarteak, oholtza gaineko elkarren arteko konfiantza, zaintza eta segurtasuna bultzatzeko, mintegi bat antolatu dau finalistakaz. Dinamizatzaileak binaka jartzeko eskatu deutsue, konfiantza lantzeko ariketa bat egiteko. Zuei, batera tokatu jatzue. Aitor, dinamizatzaileak azaldu deutsue zuk zure burua atzera bota behar dozula eta Onintzak eutsiko deutsula. Aitor, atzera bota eta lurrean amaitu dozu. |
|
| Onintza Enbeita , Aitor Etxebarriazarraga Sei puntuko motza
Onitza eta Aitor pertsona bera zarie, baina Onintza berrogei urtegaz eta Aitor hamazortzigaz. Onintza, gaur Aitorrek esan deutsu kritikatu izan dozun dana egiten zabizela. |
|
| Aitor Etxebarriazarraga Ganbarako lana
Begietara begiratu eta holan esan deutsu: onena zara! |
|
| Onintza Enbeita Ganbarako lana
Begietara begiratu eta holan esan deutsu: onena zara! |

Buruz-burukora Onintza Enbeita eta Aitor Etxebarriazarraga igaro ziren, beraz, eta azkenak eskuratu zuen puntu gehien. Honatx saioko puntuazioa:
Puntuazio taula
| 8H | 8T | PUN | 10T | BAKARKA | 8TX | 6MOTZ | GAN | |||
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| Aitor Etxebarriazarraga | 135.50 | 132.50 | 156.50 | 134.50 | 146.50 | 166.50 | 136.00 | 155.00 | 1163.00 | |
| Onintza Enbeita | 137.50 | 138.50 | 141.00 | 143.50 | 142.50 | 178.50 | 136.00 | 145.00 | 1162.50 | |
| Txaber Altube | 135.00 | 142.00 | 138.50 | 143.00 | 140.00 | 0.00 | 0.00 | 0.00 | 698.50 | |
| Aitor Bizkarra | 134.00 | 131.00 | 126.00 | 144.50 | 159.00 | 0.00 | 0.00 | 0.00 | 694.50 | |
| Xabat Galletebeitia | 131.50 | 132.00 | 131.50 | 144.50 | 151.50 | 0.00 | 0.00 | 0.00 | 691.00 | |
| Jone Uria | 132.50 | 141.50 | 131.50 | 138.50 | 147.00 | 0.00 | 0.00 | 0.00 | 691.00 | |
| Oihana Bartra | 133.50 | 137.00 | 136.00 | 138.00 | 144.50 | 0.00 | 0.00 | 0.00 | 689.00 | |
| Gorka Pagonabarraga | 131.00 | 129.00 | 142.50 | 136.00 | 132.50 | 0.00 | 0.00 | 0.00 | 671.00 |

