"Puntuak eta komak" nagusi Zallan

2024-11-11

Puntuak eta komak nagusi Zallan - Duela ordu gutxi ospatu da Bertsolari Gazteen XXXII. BBK Sariketako azken kanporaketa, Zallako Mimetiz eskolan, eta finalaurrekoak ebatzi dira.   Lehen hiru saioak jokatuta, [...]

Administrazio teknikaria behar du Nafarroako Bertsozale Elkarteak

2024-11-11

Administrazio teknikaria behar du Nafarroako Bertsozale Elkarteak - Nafarroako Bertsozale Elkarteak administrazio teknikaria behar du. Proposamenak jasotzeko azken eguna azaroaren 21a izango da.   [caption id="attachment_60151" align="aligncenter" width="1500"] Arg: Ciadig[/caption] [...]

Dantzatzen duen herritik

2024-11-08 Andoni Rekondo

Iritsi orduko nabaritzen zen egun berezia zela Iruñean. Larunbata izaki, poteoa pixka bat luzatzeko asmoa ikusten zitzaien batzuei, eta mota guztietako musika entzun zitekeen Alde Zaharreko kaleetan. Bertakoa ez zen jende mordo bat ere bazebilen inguruan, telefonoa eskuan, hiriko gune zehatz batera iritsi nahian. Aurpegiera alaia zuten gehienek, gustuko jarduera bat egitear baleude bezala. Hipotesietako bat da Gorka Urbizuren kontzertura bidean zeudela, baina baten bat, bakarra bada ere, Burgoen plazara iritsi nahian ibiliko zen.