[PODCAST] Oihana Bartra: BERTSGOL

2020-12-21

 

BERTSGOL –

Bertsolari aldizkariaren podcasta da Makarrizketak, eta hirugarren atala Oihana Bartraren eskutik datorkigu… beno, eskutik edo oinetik. Gauza totxoez hitz egitera dator santutxuarra: FUTBOLA eta BERTSOLARITZA. Horrela, hizki larriz.

BERTSGOL

 

Audiogintzak jauzi handia eman du azken urtean Euskal Herrian, eta podcast formatuan sortutako lanak ugaritu egin dira ezker-eskuin. Bertsolari aldizkarian bagenuen aspaldian esparru honetara igarotzeko gogoa. 1991n jaio ginen paperean, 1999an estreinatu genuen gure webgunea, eta orain uhinetara egin dugu salto.

“Makarrizketak” programa da gure lehen podcast saiakera. Bertsolari bati emango diogu ahotsa, bertsolaritzaz eta hamaika aferez mintzo dadin. Lau atal estreinatuko ditugu 2020an. Lehena Andoni Egañak egin zigun, bigarrena Fredi Paiak, eta hirugarren hau Oihana Bartrak.

Jarri kaskoak eta igo bolumena!

 

 

Powered by RedCircle

 

Urtea amaitu aurretik beste atal zabalduko dugu.