Andoni Egaña

Andoni Egaña

Patxi Bisquert: “Lan hau egin dut belaunaldi gazteek Otañorengana hurbiltzeko tresna bat izan dezaten”

2025-09-11

Hika egin genion elkarri nahiz hasera haseratik Patxik bere errezeloa azaldu zidan. Ez omen du euskaraz erraztasun ikaragarririk. Horregatik, tarteka erdaraz hitzen batek ihes egingo ote zion beldur zela eman zidan aditzera. Ordubetez aritu ginen, eta bere beldurrari ez nion inongo arrazoirik aurkitu. Erraz eta ongi egiten du euskaraz Patxi Bisquertek. Garai batean sortuen edo bolada batez hemendik kanpo ibili direnen konplexua izan daiteke “euskaraz gaizki” egitearen hori. Patxiren kasuan, inongo funtsik ez du uste horrek. Atzerantz begira ekin genion elkarrizketari, Hondarribiko kafetegi batean.

Euxebio Mugertza, "Mendaro Txirristaka"

2025-05-26

Entzutea bai, banuen. Izena ez da aise ahanzten den horietakoa. Mendaro Txirristaka. Hortik aurrerako ezer gutxi nekien. Mendaron urtero aritu izan gara Santa Ana jaietan Txirristaka tabernan, eguerdiko poteo luze baten amaiera aldera. Arratsaldeko hiruretan edo goizaldeko lauretan zabiltzan zail izaten da antzematen han. Hango horma batean bada Mendaro Txirristakaren argazki bat… Emozionalki banuen loturarik Txirristakarekin, Mendaroko Udaletik etorri zitzaizkidanean. 2024. urtea Txirristakaren figura gogora ekartzeko baliatu nahi zuten. Ez zen bertsolariaren jaiotzaren urteurren borobil-borobila. Ehun eta berrogeita hamar urte ziren jaio zela.  Zergatik 2024. urtea orduan?

Eskuak

2018-12-20

Eskuak - Birritan agertu behar izan dut epailearen aurrean eta bietan gauza bera gertatu zitzaidan: ez nuen asmatu eskuekin zer egin. Apaizek elkar igurzten dituzte hizketan ari diren bitartean; politikariek [...]

Txapelketen historia: 1982

2018-02-02

1982 - 1980.eko Euskal Herriko Bertsolari txapelketaren ondorioz bertsozaletu nintzen. Ez nuen  egun hartan Baldara joaterik izan. Futbol partidua neukan plaieroetan, eta Zarautzen, garai hartan eta guretzat behintzat, sakratua zen [...]

Ezetz baietz denean

2016-08-12

Ezetz baietz denean - Antillak zeuden zintzilik argazkiko paretetan. Habanera zen. Habana bera da zintzilik dagoena paretako argazkietan. Argazkiko paretak eta paretako argazkiak. Halaxe geratu nintzen ni, batekoz bestera, paretako [...]