










Luparekin entzuten – Testua: Eneko Bidegain (epaimahaikidea) Argazkia: Conny Beyreuther Ilustrazioa: Patxi Gallego Bertsolari Txapelketa Nagusia epaimahaitik bizitzeak zamatik baino gehiago du gozamenetik. Asteburuz asteburu, ehunka kilometro metatzen dira, Euskal Herriko lau hegaletan barna; nekea ez da neke bidelagunekiko kalaken laguntzarekin, udazkeneko hosto horail eta gorrailek edo elurteak eskainitako ikuskizun paregabeaz gozatuz bidenabar. Halaber,
[Joxe Agirre VIII] Auzoak – “Hogeita zazpi aldiz kantatu zuen Artadin” Baditu Joxe Agirrek hogeita zortzi urtetik gora kantura joandako auzoak. Imanol Lazkanok Mendaroko Santa Ana gogoratzen du, esate baterako. Mezaren ondoren egiten zuten saioa, baina benetako jarduna herrikoa izaten zen, elizaren kontra zegoen taberna zahar batean bazkalondoan egiten zutena. Santanatan gehienetan bero egiten zuenez,
[Joxe Agirre VII] Erromeriak – “Mutilak bazterrean ardoa edaten eta gu dantzan, horrelakoak ziren erromeriak” Testua: Joxean Agirre Argazkiak: Conny Beyreuther Bertsotan plazak egiten berandu samar hasi zen Joxe Agirre, baina erromerietara joaten oso gazterik, 13 urterako. Sasoi hartan mutikoaren ametsa ez zen aizkolari edo bertsolari izatea, trikitilari izatea baizik, eta soinu-jotzailearen ondoan
[Joxe Agirre VI] Gipuzkoako herriartekoa – Gazteekin harreman berezia izan zuen Joxe Agirrek. Egungo txapeldunak berak, Amets Arzallusek, behin baino gehiagotan aitortu izan du Agirreri zion mirespena. Baina ez da bakarra. Jokin Urangak edo Euzkitzek ere begirune izugarria izan diote. Azken bi horiek eta Anjel Larrañagak Joxe Agirrerekin batean osatu zuten 1999an Gipuzkoako Herriarteko Txapelketan
[Joxe Agirre V] Loiola Irratia – Joxe Mari Iriondo: “Puntuari erantzuten ez zegoen bera bezalakorik” Testua: Joxean Agirre Argazkiak: Conny Beyreuther 1962an hasi ziren Loiola Irratian bertsolari sariketak egiten. “Hirugarren urtean animatu nuen Joxe Agirre sariketan parte hartzera, eta berak eraman zuen txapela. Gutunen bidez entzuleek erabakitzen zuten finalistak zein izango ziren.