Iritziak

Bertsolaritzan izandako ibilbidea: Santutxuko bertsolari eskolaren hasiera

2025-09-22 Jose Ramon Etxebarria Bilbao

Kaletar jaio nintzen Gernikako bonbardaketa zuzenean bertan egonda ezagutu zuen familia batean, eta kaletar bizi izan naiz beti. Umetan, Gernikan pasatu nituen neure bizitzako lehenengo zazpi urteak, bertso mundutik urrun. Bonbardaketaren osteko beldurraren giroan bizi nintzen, frankisten erabateko presentziarekin udaletxean, erdiguneko kaleen erdian jaietan alde banatako leihoetatik eskegitzen zituzten hiru banderek -Espainiarena, Falangearena eta Erreketeena- ondo gogorarazten zigutenez. Beldurraren mundua zen hura, baina, etxekoek ziotenez, ume zoriontsu eta alaia izan nintzen.

[PERLAK] Ni nagoen tabernetan

2025-09-09 Idoia Granizo

Ni nagoen tabernetan - Bertsolaria: Ane Labaka Mayoz Gaia: Zuen begiradak berriz gurutzatu eta gorputzak dardar egin dizu. Doinua: Goizean altxatu eta [audio mp3="https://www.bertsolari.eus/wp-content/uploads/2025/09/3476_doinutegia_file_mp3.mp3"][/audio]     1. Batzuetan sorgina naiz [...]

[Azken Beltza] Kalkulatzearena

2025-09-05 Ane Zuazubiskar

Kalkulatzearena - Bertsolariak kameleoiarenak egiten dituenaren ideia ez da berria; bai, badakigu noiz-zer-nola-nori neurtzen, edo ahalegina egiten dugu behintzat. Neurtu daitekeena birritan eta milimetrora neurtu zalea naizela ere ez da [...]

[Kanpotik] Amesgaizto bat

2025-09-03 Pilar Kaltzada

Amesgaizto bat - Jendearen aurrean nago, ez dakit nola iritsi naizen bertara. Oholtzaren erdian, pauso bat aurrera egin dut. Neu naiz, baina ez dut nire burua ezagutzen: beste norbait behar [...]

Izarlokak zeruan

2025-05-09 Joxean Agirre

Izarlokak zeruan - Amak behin eta berriz kontatzen zuen Santiago egun batez bere jaiotetxean, Aizarnako Itzira Berrin, gonbidatuen bazkaria egin eta oinez jaitsi ginela Lasaoko geltokira, eta, han trenari itxaroten [...]