Neure kolkorako
Neure kolkorako - Powered by RedCircle Bertsolaria da, beti hala sentitu izan ez bada ere. Eskolarteko bat-bateko txapelketa irabazi osteko urtean utzi zuen bertsoa, lehenengoz. Batzuetan, bigarren aldiarekin fantaseatzen [...]

1994. urtea zen. Nik 14 urte nituen, aspaldi. Garai hartan ere gauza asko egingo nituen, noski, baina oroitzapenik gozoenak bertsoak dakarzkit. Ordurako, gure aita zenarekin, hamaika bertso kantatua nintzen kotxean, etxean bazkalorduetan, afalorduetan, ama eta arreba nazkatzeko lain bai, behintzat.
Ez dakit zergatik, norbaiten prismatikoetatik begiratuta makarra bat naizelako edo hiztun ona baino, berritsua naizelako, baina hemen nauzue. Peru, zuk hitz egin lasai bertsolaritzari buruz esan zidaten, hamar urte ingururekin ezagutu nuen bertsoa, izango dut zerbait kontatzeko pentsatu nuen nire baitan.
Bertsoak definizio bat darama bere atzean. Definizio xinple eta ulerkor bat, baina zergatik da orduan denontzat ezberdina? Inteligentzia artifizialaren arabera: Bertsoa neurtua eta errimaz sortzen den ahozko poesia da, bertsolari batek, momentuan, kantuz ematen duena.