Bilaketa: bertsoak
Emaitzak: 722

Koplak eta bertsoak

2017-06-06 Txomin Garmendia

Koplak eta bertsoak - Oraindik-orain neska gazte bat etorri zait etxera, estudiatzen zebillela-ta, esamiñetan, eta galdera batzuk egin nai zizkidala; alegia, koplak eta bertsoak zer alde zuten eta abar. Gutxi [...]

Gipuzkoako Herriartekoa: Bergarako finalerdietako bertsoak

2017-05-18

Gipuzkoako Herriartekoa: Bergarako finalerdietako bertsoak Bertsoa.eus ataritik hartu ditugu berria eta bideoa. ........................................................................................ Gipuzkoako Herriarteko txapelketako bigarren finalaurrekoa jokatu zen larunbatean Bergarako pilotalekuan. Nor baino nor jardun zuten Gabiriako Osinalde [...]

Bertso ibilbidea: Lesaka

2024-05-10 Estitxu Arozena eta Eneko Fernandez

Lesaka - Herriko bestak beti izaten dira gazte guztientzat gozamena goratu dezagun denok Lesaka herri polit eta txukunena   Lesakari, herri maiteari txoko politagorik ez dugu ikusi Agur beti, gure [...]

Korsika. Chjami è rispondi: tradizio arkaiko eta bizia

2024-05-09 Anna Catalina Santucci

Chjami è rispondi (deia eta erantzuna) Korsikako kantu inprobisatua da, eta izenak dioen bezala, eskaera bati erantzun bat ematean datza. Bi poetaren arteko kantu txandakatua da: gai jakin bati buruzko argudioak eman behar dituzte, arau zorrotzak betez. Iraganean, oso presente zegoen landa ingurunean, eguneroko bizitzako edozein unetan eta, batez ere, jaietan (gaualdiak, azokak, ezkontzak, etab.). Gaur egun, zenbait faktorek eraginda, biziberritze zeinuak ikus daitezke; batetik, adierazpen modu berriengatik (sare sozialak, eszenaratzeak, etab.); bestetik, erakundeak kontuan hartzen hasi direlako (politika, ikerketa eta Frantziako Hezkuntza); eta, azkenik, antolatzaile sarearengatik (inprobisatzaileen sarea, eskualdekoak eta Mediterraneoko beste lekuetakoak).

Ene ibilbidea

2024-05-08 Beñat Soule Haristoy

Ene ibilbidea - Biografia laburra Sortua naiz 1947ko urtarrilaren 8an, Irisarrin, Baigura auzoko baserri batean. Aita Irisarrikoa zen, ama, aldiz, Armendaritzekoa. Zortzi senide gaude, ni hirugarrena. Etxetik hurbil genuen eskolan [...]

Euskal herri kantaeraren prosodia musikalaz

2024-05-06 Agustin Mendizabal

Euskal herri kantaeraren prosodia musikalaz - 1          Sarrera 1.1       Kontzeptu nagusiak 2021eko Mintzolaren Ikerketa proiektu saria dela-eta Xabier Leteren prosodia musikalari buruz egin nuen ikerketa kari[1], herri-kantaeraren prosodia musikalari buruzko [...]

Mila urte igarota, ura bere bidean

2024-05-02

Cira Crespo, Jakin-en. 

Historialaria, idazlea, txori zalea, Euskara-jendartekoa, kataluniarra. Bost gauza horiek naiz, besteak beste, gutxi gorabehera, eta karnetik gabe, bokazioz, eta ahal den bezainbat gozatzen ditut. Ez dakit ireki didaten leihatila honetatik amilotxik ikusiko dudan, ezta miru gorri dotorerik ere. Gaurkotasunari buruz hitz egiten didatenean, nahi gabe, txorien migrazioari buruz zergatik hasten naizen pentsatzen ere ez dakit… Baina, aizu, Cira, lurrera hankak, eta aurkitu orain historiatik gaurkotasunari buruz hitz egiteko manera, saiatu kontatzen, txori migratzaile bazina bezala, Euskal Herria nola ikusten duzun.