Bertso-eskolak

 

Mikel Mendizabal: «Bertsotarako giroa piztu behar zen, eta katea sortu zen”

Mikel Mendizabal – Goiberrin egindako elkarrizketa. Lanetik erretiratuta egon arren, batetik bestera ibili ohi da Mikel Mendizabal Garmendia (Itsasondo, 1956). Semeen eskola-ibilerak eta haien pilota txapelketak; gustua hartu dien goizeroko oinezko bueltak. Eta aspaldiko bertsolari lagunekin astean behin galdu ezineko afari, lagunarte, solasaldi, saioxka ditu orain ‘lanak’. Bertsolaritza eskoletan txertatzen lan egin du 40 urtean,

‘Hala bazan’, bertsotan

‘Hala bazan’ – Julen Iriondok, Goienan. ‘Hala bazan’, bertsotan: Leintzeko bertso eskola, Gatzagako eta Garagartzako jaiak, Peña, Lizaso eta Egaña…   Julen Iriondo 2020-03-06 13:02     Bertsolaritzari eskainitakoak izango diren bi ataletan lehenengoa da hau. Leintzeko bertso eskola; sarasuatarrak eta Anjel Mari Peñagarikano Leintz Gatzagako eta Garagartzako jaietan kantuan; Sebastian Lizaso, AEDren bertso afarian;

1.800 LAGUN 259 TALDETAN, BERTSOAK HERRIETAN DITUEN OINARRIZKO KANPALEKUETAN

Bertsoak herrietan dituen oinarrizko kanpalekuetan – Amagoia Mujika Telleriak Gaur8n. Ez dira Bertsozale Elkartearen ordezkari, baina bai oinarri. Herriak sortuak, bertso eskolak bertsotan egiteko tokiak baino askoz gehiago dira. Ahozkotasunari lotutako trebetasunak fintzeko lagunartea batetik, herrietan bertsoaren taupada bizirik mantentzeko tokiak bestetik. Orain kontatu egin dituzte: 1800 lagun ari dira 259 taldetan, 117 herritako bertso

Gipuzkoako Bertsozale Elkarteak aldi baterako administrazioko teknikaria behar du

Gipuzkoako Bertsozale Elkarteak – Gipuzkoako Bertsozale Elkarteak jakinarazi du ordezkapen baterako administrazioko teknikaria behar duela.   Eginkizun nagusiak: hauek dira Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko administrazio lanetan gauzatu beharreko eginkizun nagusiak: Hezkuntza arautuko eta bertso eskoletako fakturazioa 2020-2021 ikasturterako aurrekontuak Diru laguntzen eta hitzarmenen jarraipena Kontabilitaterako idazpenen eguneraketa Elkarteko egoera ekonomikoaren informazioaren eguneraketa Bestelako idazkari lanak Eskatzen

Antxoka Agirre: «Bertsolaritzarena biziraupeneko istorio bat da, subalternoaren bizi indarraren istorioa»

Bertsolaritzarena biziraupeneko istorio bat da, subalternoaren bizi indarraren istorioa – Amagoia Mujikak Gaur8n. ANTXOKA AGIRRE MAIORA KAZETARITZAN DOKTOREA   Bertsolaritzaren presentzia mediatikoaren historia osatu nahian hasi eta kasik liburuetako zomorro bihurtuta ikusi du bere burua. Burua altxatu duenean, emaitza ederra: lehen aipamena, 1823. urtean Parisko aldizkari batean. Guztira, 4.100 testu baino gehiago. Eta kontaketa mediatiko