Bilaketa: Basarri
Emaitzak: 204

Zehaztu artikuluen bilaketa:

Bide berria urratzen

2025-01-07 Antxoka Agirre

Bide berria urratzen - Euskarazko kazetaritzan dena zen berri samarra garai hartan, baina berrikuntzarik handiena Zubimendi eta Luzearrek elkarrekin ekarritakoa izan zen: euskarazko irratsaio finkoa. Urratsa inguruko hizkuntzekin bateratsu egitea [...]

Herriaren ahotsa onartuko duzu

2024-10-22

Gaur gauean, urriak 17, 88 urte faxistek Jose Ariztimuño, Aitzol, hil zutena. Fusilamendu pelotoiaren aurrean ez zuela isilik gelditu nahi irakurri berri dut. Soldaduei tiro egitea kosta egin omen zitzaien, behin eta berriz agindu behar izan omen zieten su egiteko. Hala ere, josi zuten, josi, balaz, 1936ko urriaren 17aren eta 18aren arteko gau hartan.

Bertso zeremonikoak

2024-10-22 Haritz Mujika

Ez naiz sekula bertso zeremonikoen zalea izan. Urtebetetze, ezkontza, Eguberri… ospakizunak hobe bertsorik gabe, pentsatu izan dut, gainera. Gauza bakoitza bere lekuan eta garaian. Zerbaitetarako daude Zorionak zuri, Unblenble eta Hator hator euskal kantutegian. Hobe hortik tira nik neure sormenetik baino.