Bilaketa: Bertso Eguna
Emaitzak: 492

Zehaztu artikuluen bilaketa:

Onetik gertu eta txarretik hurbil

2024-11-21 Peru Abarrategi

Azken aldian, gelditzeko aukera dudanean, batzuetan zer moduz nabilen galdetzen diot nire buruari. Egun batzuetan hamar segundu baino gutxiago behar izaten ditut galdera horri erantzuna emateko, beste batzuetan berriz, pare bat orduko bakarrizketa isila izan nezake nirekiko eta ez diot erantzun aproposik aurkitzen.

Trabukoren kantako misterioak

2024-11-19 Patziku Perurena

Gazte denboran, kantari hasteko, aski izaten genuen lagunarteko edozein otordu edo festa. Behin eztarriak urratuxe ezkero, atzenerako han hasiko zen baten bat bazterretik: “Kanta zak Trabukona, hi” erreguka, goizuetarra nintzelako edo. Eta ezin baba, kantatu gabe utzi:

Goizuetan bada gizon bat
deitzen zaio Trabuko…

Eta zenbat aldiz ez ote ditugu kantatu, aurretik edo ondotik, urrutira gabe Ituringo Arotzarenak lagun dituztela. Izanez ere, horren ederki paratu zizkigun Mikel Laboak, hauspetik atera eta, biak elkarren ondo ondoan.

Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduaren borroka

2024-11-14 Ana Mezo

Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduaren borroka - 2018ko urtarrilaren 15ean hasi zen Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduaren borroka, elkarretaratze jendetsuen lehen eguna izan zen. Orduko Fatima Bañez ministroak urte horretarako pentsioen %0,25eko [...]

Dantzatzen duen herritik

2024-11-08 Andoni Rekondo

Iritsi orduko nabaritzen zen egun berezia zela Iruñean. Larunbata izaki, poteoa pixka bat luzatzeko asmoa ikusten zitzaien batzuei, eta mota guztietako musika entzun zitekeen Alde Zaharreko kaleetan. Bertakoa ez zen jende mordo bat ere bazebilen inguruan, telefonoa eskuan, hiriko gune zehatz batera iritsi nahian. Aurpegiera alaia zuten gehienek, gustuko jarduera bat egitear baleude bezala. Hipotesietako bat da Gorka Urbizuren kontzertura bidean zeudela, baina baten bat, bakarra bada ere, Burgoen plazara iritsi nahian ibiliko zen.

[Ttakun-Herren] Hasi eta segi

2024-11-06 Etxahun Lekue eta Ane Zuazubiskar

Hasi eta segi - HASI   [caption id="attachment_59567" align="aligncenter" width="472"] Etxahun Lekue[/caption]   Doinua: Gu gazte ginadela / Txuriko [audio mp3="https://www.bertsolari.eus/wp-content/uploads/2024/10/liburuki1_0328a.mp3"][/audio]   Hasteko momentua iritsi da, beraz jardun gurako nuke [...]