Bilaketa: Entzule
Emaitzak: 571

Zehaztu artikuluen bilaketa:

Tomasita Quiala, munduko “bertsolari” txapelduna

2025-07-10

Ekainaren 12an, 64 urte zituela hil zen Tomasita Quiala Kubako izar handia. Azkeneko aldiz, 2018an etorri zen Tomasita Quiala repentista Euskal Herrira, bertsozale elkarteak antolatutako inprobisazioaren nazioarteko topaketa batzuen bidez. Dena hartzen zuen gogoan eta denari ematen zion “bertso” forma.

Zer da bertsolaritza?

2025-07-09 Itxaso Paya

Zer da bertsolaritza? - [caption id="attachment_62112" align="aligncenter" width="1080"] Arg: UKBERRI[/caption] Bertsolaritza ahoz sortu eta kantatutako diskurtso neurtu eta errimatuen artea da. Bertsolariak, arte horretan diharduen sortzaileak, unean bertan sortutako piezak, [...]

Bertso ibilbidea: Tolosa

2025-06-06 Kike Amonarriz

Oria ibaiaren bi aldeetara eratutako herria da gurea, urte luzetan ibaiari bizkar emanda bizi izan bada ere, Europako zikinena omen zen garaitan, kiratsa eta aparra besterik ez baitzerion. Gipuzkoako hiriburua izan gineneko itzalak, Uzturre mendiarenak bezainbeste estaltzen du oraindik Tolosa, bertakooi maiz salatu izan zaigun xobinismoa elikatzen jarraitzen duela. Babarrunek, Inauteriek, gozo eta haragi feriek, edo euskarak famatutako gure herri xelebre eta ero xamar honetan bizi garenontzat, nekez aurkituko duzu bizileku hoberik.