Euskara, bertsoak eta ni
Nire lotura bertsoarekin ezin da azaldu euskararekin eta herrigintzarekin izan dudan lotura aipatu barik. Biografia modura eta kronologikoki kontatzea erabaki dut.
Nire lotura bertsoarekin ezin da azaldu euskararekin eta herrigintzarekin izan dudan lotura aipatu barik. Biografia modura eta kronologikoki kontatzea erabaki dut.
Orain 25 urte hil zen Iñaki Eizmendi ‘Basarri’ bertsolaria (Errezil, 1913ko azaroaren 27a-Zarautz, 1999ko azaroaren 4a). 22 urterekin jantzi zuen Euskal Herri mailako lehen txapela, eta gerra aurretik hasi zen bertsolaritza egiteko berrietara egokitzen. Gerra ondoan, kronikari gisa ere lan izugarria egin zuen eta frankismoan «ur zikinetan igeri egitea» egokitu zitzaion, Joxean Agirre kazetari eta idazleak artikulu honetan aipatzen duenez.
Berriz martxan Gipuzkoako adinekoen egoitzetan - [caption id="attachment_60095" align="aligncenter" width="2000"] Adin-Adin ekimeneko irudia. Arg: XDZ[/caption] Lehen Adin-adin ekimena zenak Bertso Bira izena dauka orain, eta aurten bere bidea egingo du, [...]
Ale bat eskuratu nahi izanez gero idatzi administrazioa@bertsolari.eus helbidera edo jo ELKAR-eko zein zure ondoko liburudendetara.
Markina-Xemein 1952. urtean sortu zen Markinako hiribilduak eta Xemeingo elizateak bat egitearen ondorioz. Artibai eta Urko ibaiek topo egiten duten herri menditsu honen izenaren lehen zatiak asko esaten du bere kokapen geografikoaz. Izan ere, zenbait teoriaren arabera, Markinak “marka” edo “marra” hitzetan dauka jatorria. Hainbat udalerri ditu mugakide: Amoroto eta Berriatua iparraldean, Etxebarria eta Mendaro ekialdean, Eibar eta Mallabia hegoaldean eta Aulesti eta Ziortza-Bolibar mendebaldean. Hala ere, mugak aipatzekotan 70eko eta 80ko hamarkadetan apurtutakoak aipatuko lituzke hemengo askok. Ehunka izan baitziren Pilotaren Unibertsitatea goitizenez ezagutzen den frontoitik amerikak egitera joan ziren gazte zestalariak. Asko joan ziren Filipinetara, Kubara edo Estatu Batuetara Jai Alaiaren urrezko hamarkadetan, baina ez pentsa gutxi direnik Done Jakue bideari jarraiki gure herria igaro asmoz etortzen diren erromesak ere. Gaur, makilarik eta maskorrik gabe, baina bertsoak gurean duen bideari jarraituko diogu.
Kalamuatik Santa Eufemira
bitartin dago Markina
oraintxe dala seirehun urte
edo aurretik egina
jaiotakoak eruten dira
bautizatzera Xemeina
heriotzia datorrenian
daukagu bide berdina (Juan Ibarzabal Buztarri)