Bilaketa webgunean Bilatu aldizkarietako artikuluak
GBT24: Zehaztu dira final-laurdenak
Zehaztu dira final-laurdenak - Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaren azken final-zortzirena jokatu zen Azpeitiko Soreasu antzokian herenegun. Maider Arregi gailendu zen. Maider Arregi Markuleta -------- 489,5 Asier Azpiroz Iztueta ------------489,5 Haizea Arana Cardenal [...]
Bertso ibilbidea: Markina-Xemein
Markina-Xemein 1952. urtean sortu zen Markinako hiribilduak eta Xemeingo elizateak bat egitearen ondorioz. Artibai eta Urko ibaiek topo egiten duten herri menditsu honen izenaren lehen zatiak asko esaten du bere kokapen geografikoaz. Izan ere, zenbait teoriaren arabera, Markinak “marka” edo “marra” hitzetan dauka jatorria. Hainbat udalerri ditu mugakide: Amoroto eta Berriatua iparraldean, Etxebarria eta Mendaro ekialdean, Eibar eta Mallabia hegoaldean eta Aulesti eta Ziortza-Bolibar mendebaldean. Hala ere, mugak aipatzekotan 70eko eta 80ko hamarkadetan apurtutakoak aipatuko lituzke hemengo askok. Ehunka izan baitziren Pilotaren Unibertsitatea goitizenez ezagutzen den frontoitik amerikak egitera joan ziren gazte zestalariak. Asko joan ziren Filipinetara, Kubara edo Estatu Batuetara Jai Alaiaren urrezko hamarkadetan, baina ez pentsa gutxi direnik Done Jakue bideari jarraiki gure herria igaro asmoz etortzen diren erromesak ere. Gaur, makilarik eta maskorrik gabe, baina bertsoak gurean duen bideari jarraituko diogu.
Kalamuatik Santa Eufemira
bitartin dago Markina
oraintxe dala seirehun urte
edo aurretik egina
jaiotakoak eruten dira
bautizatzera Xemeina
heriotzia datorrenian
daukagu bide berdina (Juan Ibarzabal Buztarri)
Larunbat honetan hasiko da Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa
Iragan asteburuan aurkezpen jaia egin zuen elkarteak, parte-hartzaile, babesle, eta eskualdeko bertso-eskoletako kideekin. 25 urtetik azpiko saria eta sintonia aurkeztu zituzten.
"Kortijoko" bazkaria
Abiadura handian bizi dugun bizitza honen ondorioz aspaldiko kontua dirudi, ia ahaztua dugu. Baina ez, ez da horrenbeste denbora pasa 2020ko martxotik. Aurrez inoiz ezagutu gabeko garai bat bizitzea egokitu zitzaigun. Itxialdiak, distantziak, edukierak, musukoak, etxeratze ordutegiak, txertatuen pasaporteak…

