Bilaketa: Kontrako eztarritik
Emaitzak: 38

Zehaztu artikuluen bilaketa:

Julio Soto: "Izpiritualtasuna lantzeak bertsolari hobea egin nau"

2024-02-14

Nafarroako Bertsolari Txapelketa irabazi eta hilabetera irribarretsu azaldu da Julio Soto (Iruñea, 1987) finala jokatu zen Anaitasuna kiroldegian elkarrizketa egitera. Haatik, ez da txapela irribarrea lorarazten diona, lehenagotik ere irritsu baitzebilen azken bolada luzean. Izpiritualtasuna lantzeak ekarri dio aldarte argitsuago hori: meditazioak, yogak. “Nire azken urteotako bertso-bidean hori izango da egin dudan lanketarik handiena eta eraginkorrena”, nabarmendu du. Gizon zuri heterosexual aberatsa izatearen pribilejioaren kontziente, nafar bertsolari izateak dakarren azpiratzea salatu du, Nafarroa Garaiko bertsolaritza “loraldi bete-betean” dakusan honetan.

Nola aurreikusten duzue 2024a?

2024-01-29 Peru Abarrategi

Nola aurreikusten duzue 2024a? - Doinua: Mainontzi [audio mp3="https://www.bertsolari.eus/wp-content/uploads/2024/01/liburuki4_1837a.mp3"][/audio]   [caption id="attachment_55755" align="aligncenter" width="1024"] Irudia: Mohamed_hassan[/caption]   Zaharra bukatu dadila Denok berriaren bila Zerbeza utzi ta horren ordez Aurten mantzanila [...]