Bertso txapelketak txapelketak dira, lehiaketak. Beraz, lehia dago. Eta lehia baldin badago, norbaitek irabazi behar du; azkarrena, bizkorrena, salto handiena egin duena, indartsuena, abilena, jokaldi onena egin duena nor den erabaki beharra dago. Ez da erraza bertsoa neurtzea; metroak, kronometroak, markagailuak ez dute balio hitzaren kirol nazionala epaitzeko. Epaileak behar dira, beraz. Ezinezkoa bada bertsoa
