Bilaketa: Odei Barroso
Emaitzak: 45

Zehaztu artikuluen bilaketa:

Urruña, oinak emanda

2025-09-26 Sustrai Colina

Ohar parea

a) Urruña. Akitania Berrian batzuentzat, Sanjuandeluzen ondoan besteentzat, Lapurdin ororen gainetik. 10.000 biztanle inguru. Hendaia, Biriatu, Ziburu, Azkaine, Irun eta Bera mugakide. Itsasoaren eta Bidasoaren artean. Baserri-tradizio handiagoa arrantzarako joera baino. Urtubiko gaztelua, Ibardin, Zokoa… Azken aspaldian, ez da turista oldeaz zein bigarren etxebizitzen negozioaz libratzen. 30 urte beteko ditu aurten Urruñako ikastolako lehen haziak. 2020tik auzapez abertzalea du herriak.

b) Ibilbide hau bertso bat bezalakoa da: edozein tokitatik has daiteke, edozein puntutan bukatu. Ganbaran sortzen denak eta ahotik irteten denak ez dute beti elkarrekin zerikusirik. Ez ditu burutik igarotako guztiak biltzen, bidean topatutakoei lekua egin nahi die. Gai berari bi bertso arras ezberdin kanta dakizkiokeen gisan, aukeratu zitezkeen bestelako xendak.

Akatsak ez dira beti gramatikalak

2025-05-08 Haira Aizpurua

Akatsak ez dira beti gramatikalak - 2022ko martxoaren 30ean, Korrika kulturala kari bertso saio musikatua antolatu zuen Baionako AEK-k Kalostrape ostatuan, euskarak eta euskal kulturak Baionan aterpe hartzen duten lekuan [...]

Fikzio bat gure egiari

2024-11-27 Oihana Iguaran

Fikzio bat gure egiari - Kantuz sortu naiz eta kantuz nahi bizi (Jose Mendiage)   Kantuz egiten den diskurtsoa da bertsoa, eta kantuz egiten gaituen diskurtsoa ere bada bertsogintza. Hitzak [...]

VII. Bertsolamintzari behakoa

2024-11-20 Felix Irazustabarrena

VII Bertsolamintzari behakoa - Bertsolamintza gogoeta saioa da. Eta hori eskatzen zaie txostengileei, gai jakin bati buruz gogoeta egitea eta hori konpartitzea. Hausnarketek, eztabaidek, alde eta kontrako argudioek utziko dute [...]

Erreferentziak sortu, bertsolariak trebatzeko

2024-11-05

Bertso eskoletan baliatzeko materiala sortzen ari dira, eta, horren karietara, Iparraldeko doinu zaharrak berriz eskuratzeko grabaketak egin dituzte hamasei bertsolariren bertso idatziak musikatuz. «Hurbileko erreferentziak» beharrezkoak direla uste dute.