Bilaketa: Txirrita
Emaitzak: 212

Zehaztu artikuluen bilaketa:

Hil kanpaiak

2025-06-30 Oier Etxeberria

Enkarguzko bertsoak beti izaten dira konpromiso deserosoak: norbaiten urtemuga ospakizunerako, haur jaioberria zoriontzeko edo ezkontzan kantatzeko. Hala ere, nabarmen okerrenak eskeletakoak dira. Hildakoa gertukoa bada, zerbait pertsonala eta bereziki dotorea prestatu nahi izaten da. Urrutikoa bada berriz, erreferentzia zehatzen faltan pottolokeria tipikoetara jotzen da. “Beti gogoan”, “Gugan biziko da” edo tankerakoetara.

Aldrebesaren estetika

2025-05-28 Kepa Matxain

Aldrebesaren estetika - Ez dituzu Bapatean bilduman topatuko, ez eta Txapelketa Nagusiko liburuetan edo BDB bertsolaritzaren datu basean ere. Nekez dira artxibatzen, are nekezago erregistratzen, eta batek pentsa lezake haizeak [...]

Ijitoak ere bagara

2025-05-21 Mikel Taberna

Ijitoak ere bagara - Txirritak ijitoei dedikaturiko sorta hura bertso jarrien bilduman sartu zuenean (Makazagak argitaraturiko harako Txirritaren testamentua hartatik bilduta), Jose Ramon Erauskinen hitz batzuk txertatu zituen Antonio Zavalak, [...]

Ijitoarenak

2025-05-20 Beñat Gaztelumendi

Ijitoarenak - Guretzat, haurtzaroan, Txirritak Xabier Leteren, Antton Valverderen eta Julen Lekuonaren ahotsa zeukan. Beren ahotsetik entzun baikenituen Txirritak jarritako bertso zaharrak, tartean, ijitoenak. Euskal Herria asko aldatu da bertso [...]