Martxan dira Bertso Udalekuak
Uztailaren 8an hasi ziren aurtengo bertso udalekuak, Larraulen. Uztaila amaitu bitarte txandaz txanda elkartuko dira bertsozale gazteak Bidarrain, Zuhatzan eta Uitzin. 193 lagun apuntatu dira.
Uztailaren 8an hasi ziren aurtengo bertso udalekuak, Larraulen. Uztaila amaitu bitarte txandaz txanda elkartuko dira bertsozale gazteak Bidarrain, Zuhatzan eta Uitzin. 193 lagun apuntatu dira.
«Uztapide eta Xalbador. Bi adiskide mugaz gaindi» liburua ondu du Pako Aristik, Zestoako eta Urepeleko udalen bultzadaz. Adiskidetasun eder baten kronika da. Xabier Amurizaren hitzaurrea jantzita datorren lana bertso garai oso baten kronika ere bada, ñabardura ederrez zorroztua.
250 bertsozale bildu ziren herenegun Arantzako frontoian. Hamaika bertsolari igo ziren oholtzara, eta Nahia Etcheverry izan zen txapeldunordea.
Bertsozale Elkarteak Euskal Herri osoan eskaintzen ditugu bertsolaritza eskolak, hezkuntza arautuan zein bertso-eskoletan.
Bilboko ikastetxeetako bertsolaritza ikasleek - 600 lagun inguru elkartu ziren goizean Campos antzokian, ikasturte amaierarako antolatu zuten bertso topaketan. Ikastetxeek bi urteko zikloetan hartzen dute parte egitasmoan, eta aurten honako [...]