Bilaketa: bertso eskola
Emaitzak: 1272

Zehaztu artikuluen bilaketa:

Erantzun baten galderak

2025-10-29 Irati Alcantarilla

Bertsoak definizio bat darama bere atzean. Definizio xinple eta ulerkor bat, baina zergatik da orduan denontzat ezberdina? Inteligentzia artifizialaren arabera: Bertsoa neurtua eta errimaz sortzen den ahozko poesia da, bertsolari batek, momentuan, kantuz ematen duena.

Milia berdea, bidegorri

2025-10-13 Julen Zelaieta

Milia berdea bidegorri - Badira jada aste batzuk Txapelketen udazken honetan sartu ginenetik. Bizkaikoa abiatu zen, Nafarroakoa ere eta Xilaba ere aurkeztu berria da. Bertsozale txapelketeroek kexatzeko arrazoirik ez dute [...]

Gogoan dut

2025-10-08 Xabat Illarregi

Gogoan dut - [caption id="attachment_62805" align="aligncenter" width="850"] Berriatuako bertso eskola. Arg: Lea-Artibaiko Hitza[/caption] Ez naiz bereziki memoria oneko pertsona. Izan ere, behin baino gehiagotan esan izan didate “memoria selektiboa” daukadala; [...]

Urruña, oinak emanda

2025-09-26 Sustrai Colina

Ohar parea

a) Urruña. Akitania Berrian batzuentzat, Sanjuandeluzen ondoan besteentzat, Lapurdin ororen gainetik. 10.000 biztanle inguru. Hendaia, Biriatu, Ziburu, Azkaine, Irun eta Bera mugakide. Itsasoaren eta Bidasoaren artean. Baserri-tradizio handiagoa arrantzarako joera baino. Urtubiko gaztelua, Ibardin, Zokoa… Azken aspaldian, ez da turista oldeaz zein bigarren etxebizitzen negozioaz libratzen. 30 urte beteko ditu aurten Urruñako ikastolako lehen haziak. 2020tik auzapez abertzalea du herriak.

b) Ibilbide hau bertso bat bezalakoa da: edozein tokitatik has daiteke, edozein puntutan bukatu. Ganbaran sortzen denak eta ahotik irteten denak ez dute beti elkarrekin zerikusirik. Ez ditu burutik igarotako guztiak biltzen, bidean topatutakoei lekua egin nahi die. Gai berari bi bertso arras ezberdin kanta dakizkiokeen gisan, aukeratu zitezkeen bestelako xendak.