Bilaketa: bertsopaperak
Emaitzak: 44

Zehaztu artikuluen bilaketa:

Bertso berriak, XXI. mendean jarriak

Hilean behin egin ohi dugu Bertsolari aldizkariko erredakzio bilera, betiere tabernaren batean, ohitura onei jarraituz. Gure etxeko kontuei buruz ari ez ginela, bilera seriosa hasi baino lehentxeagoko hitz aspertuan entretenituta, aipagai izan genuen gazte batek Twitter bidez zabaldutako bertso sorta; eta jarraian, beste batek duela hiru urte antzeko ezaugarriak zeuzkan beste kasu bat gogorarazi zigun.

Bilketa: Aitzolen bilduma

2025-02-14 Antxoka Agirre

Aitzolen bilduma - Bestalde, Lore Jokoetako eragile nagusiek hedabideratzeari ez ezik bilketari ere arreta berezia jarri zioten euren proiektuaren oinarrizko egiteko gisa. Xahoren eta Manterolaren kantutegiak dira lekuko. Euzko Pizkundeko [...]

Jone Makazaga: “Publiko zabalagoaren eta latinezko poema klasikoen artean zubiak eraikitzea lortu dugula uste dut”

2024-09-26 Juan Luis Zabala

Latindar autoreen poemak gaur egungo bertsolaritzako eta pastoraletako moldeetara egokitu, eta horri buruzko gogoeta egin du Jone Makazagak izenburutzat Latinezko poesia bertsotan euskaratzeaz: itzulpen musikatua eta gogoeta duen gradu amaierako lanean. EHUko Mikel Laboa Katedrak eta Bertsozale Elkarteak emandako GrAL sariaren laguntza izan du horretarako.