Bertsuxurla Azkainen
Euskal Herriko 12 bertsolari gazte igoko dira oholtzara
Sokaren gainean - Andoni Rekondo, BERRIAn. Andoni Rekondo Izagirre. Hernanin (Gipuzkoa) jaioa 1999. urtean. 2019an hasi zen bertsotan Kontrakantxa gaztetxeko eskolan, eta Hernaniko bertso eskolan aritzen da orain. Zenbait gazte sariketatan [...]
Haira Aizpurua eta Irantzu Idoate - Joanes Etxebarri, Ipar Euskal Herriko Hitzan. Haira Aizpurua Ibargarai eta Irantzu Idoate Funosas Belaunaldi berekoak, bertsolariak, hainbat lehiaketaren irabazleak… Lehian usu parekatuak izanik ere, [...]
Ez dakit bertsolari guztioi gertatzen zaigun edo ez, niri gertatzen zait. Amaitu zen abestea tokatu zitzaidan txapelketa eta nik oporrak nahi nituen, lanean hilabeteak eta hilabeteak jarraian egiten dituenak bezala, oporrak nahi nituen. Eskertzen dut horrelakoetan lagun talde ez oso bertsozalea izatea, ez dut urrutiegi joan beharrik bertsolaritza mundutik ihes egiteko, Aramaion bertan egin dezaket reset delakoa betiko lagunen artean. Baina bueno, garrantzitsuena, aste honetan berriz ere zapaldu dut bertso eskola.
Ikastolan bertsozaletu, eta 11 urte zituela hasi zen bertso eskolan Alaitz Rekondo Ferrero lesakarra. Geroztik, bertsolari hasieran eta gai jartzaile ondoko urteetan, ibilbide oparoa osatu du. Berea izan zen iazko Nafarroako Bertsolari Txapelketako txapeldunari txapela paratzeko ardura.
Hunkituta eta pozik paratu zion Alaitz Rekondo Ferrerok Julio Soto Ezkurdiari 2023ko Nafarroako Bertsolari Txapelketako txapela. Une berezia izan zen, txapela paratzeko aukera emanez, Nafarroako bertsolaritzaren alde egindako lana eskertu baitzion Nafarroako Bertsozale Elkarteak Rekondori. Haurra zela hasi zen bertsotan, eta geroztik ibilbide oparoa osatu du, batez ere gai jartzaile gisa. Gainera, 2011tik 2023 hasiera arte Bertsozale Elkarteko lehendakaria ere izan da. Txapelketaren zurrunbiloa pasata, Lesakan elkartu da TTIPI-TTAPArekin egun hura oroitu eta bere bertso ibilbideaz solastatzeko.