Bilaketa: literatura
Emaitzak: 251

Zehaztu artikuluen bilaketa:

Euxebio Mugertza, "Mendaro Txirristaka"

2025-05-26 Andoni Egaña

Entzutea bai, banuen. Izena ez da aise ahanzten den horietakoa. Mendaro Txirristaka. Hortik aurrerako ezer gutxi nekien. Mendaron urtero aritu izan gara Santa Ana jaietan Txirristaka tabernan, eguerdiko poteo luze baten amaiera aldera. Arratsaldeko hiruretan edo goizaldeko lauretan zabiltzan zail izaten da antzematen han. Hango horma batean bada Mendaro Txirristakaren argazki bat… Emozionalki banuen loturarik Txirristakarekin, Mendaroko Udaletik etorri zitzaizkidanean. 2024. urtea Txirristakaren figura gogora ekartzeko baliatu nahi zuten. Ez zen bertsolariaren jaiotzaren urteurren borobil-borobila. Ehun eta berrogeita hamar urte ziren jaio zela.  Zergatik 2024. urtea orduan?

Inprobisazioa, ondo neurtuta

2025-03-24

Bat-batean inprobisatzen da, baina ez da hutsetik ateratzen. Maider Segurolak azaldu du irratian gidoi on batekin hobeto inprobisatzen dela. Maialen Akizuren arabera, gorputzaldiak eragina du. Elene Eizmendiren lanean, «segundo batean dena alda daiteke».

Izaro Bilbao: “Bertsolaritzan ‘guayismo’ pila bat dago eta ez bakarrik goi-mailako bertsolarien artean”

2025-03-05

Pasatzen zait pertsona batzuekin: ia ezagutu gabe zainak ematen dit gauza interesgarriak izanen dituztela esateko. Horietako bat zen Izaro Bilbao. Banekien bertsolaria zela, ilegorria. Bertsoaren bueltako sormen talde batean aritzen zela eta Olatz Salvadorren kantu biri jarri dizkiola berriki hitzak. Plazera izan da Bilbao entzun eta etxerako buelta galdera gehiagorekin egitea.

“Apustua”. Iker Altuna Albisuren bertsoak

2025-02-24

Apustua - Irunero ataritik. Egilea: Iker Altuna Albisu Bertso-sorta hau Arantxa Iturberen Apustua ipuinean oinarritua dago. Doinua:  Azken urteetan gure herrian   Behinola elkar topatu zuten, izango zen abuztua; eta segidan azaleratu [...]