Bilaketa: rapa
Emaitzak: 308

Zehaztu artikuluen bilaketa:

A ze pailazo puska!

2024-09-16 Andoni Rekondo

Imajinatu Legorretako arratsalde bat. Abenduaren 27a da, Gabon gaueko eta Eguberri eguneko afari, bazkari, parranda eta abarrak atzean utzi eta Gabon Zaharrera bidean geratzen den erdibideko egun horietako bat. Nagiak kenduta, eta asteroko dosiaren beharrez, joan zara bertso saio bat entzutera.

Agur bat merezi duenari

2024-09-11 Peru Abarrategi

Pasa den urteko abuztuak gure aita eraman zuen, berriro ez itzultzeko asmoz gainera. Urte bat joan zaigu jadanik ordutik eta bidezkoa iruditzen zait hilabete honetako nire aletxoa berari eskaintzea, era batera edo bestera bera delako nik gaur aldizkari honetan gogoeta bat idazteko daukadan arduraren errudun nagusia.

Alperrik

2024-08-28 Oier Etxeberria

Birao polita iruditzen zait sokormazo hitza. Gutxi darabilgun arren, norbaiti baboa edo ergela deitzeko balio lezake. Izenak berak dion bezala, tresna hau soroko lur zati handiak kolpez jo eta xehetzeko da. Antzeko funtzioa du alper harriak ere. Azken boladan etxe atarien apaintzera bideratu den arren, izatez ganaduarekin tiraka lurra leuntzeko balio du harrizko zilindro astun honek. Jatorria zein duen askorik jakin gabe erabiltzen den tresna da galbahea ere. Bahea, gariarentzat denean gal-bahe, sare bat da neurri ezberdineko zulo mailak izan ditzakeena. Haietarik gari alea kabitzen da baina lastoa ez, sistema horrekin bereizten dira beraz baliozkoa eta soberakina.

Egunsentiez eta ilunabarrez

2024-05-07 Ane Zuazubiskar eta Haritz Mujika

Egunsentiez eta ilunabarrez - HARITZ MUJIKA [caption id="attachment_47914" align="aligncenter" width="472"] Egunsentiez eta ilunabarrez[/caption]   Egunsentiez   Doinua: Bateltxo bat kulunka [audio mp3="https://www.bertsolari.eus/wp-content/uploads/2024/04/liburuki1_0131a.mp3"][/audio]   Berdin dio eguna hasi zein amaitu zergatik [...]