Bilaketa: sormena
Emaitzak: 110

Zehaztu artikuluen bilaketa:

Bertso ibilbidea: Bera

2024-12-10 Ekhiñe Zapiain

Bertso ibilbidea Bera - Larun geroz eta hurbilago ikusi orduko badakit etxera ailegatzeko ez zaidala gehiegi falta. Kaxkoaren magalean justu, Bidasoa ibaiak eta Zia errekak egindako ibarrean sortu zen gure [...]

VII. Bertsolamintzari behakoa

2024-11-20 Felix Irazustabarrena

VII Bertsolamintzari behakoa - Bertsolamintza gogoeta saioa da. Eta hori eskatzen zaie txostengileei, gai jakin bati buruz gogoeta egitea eta hori konpartitzea. Hausnarketek, eztabaidek, alde eta kontrako argudioek utziko dute [...]

Bertsoa eta uda

2024-08-09 Xabat Illarregi

Bertsoa eta uda - Doinua: Ai hori begi ederra A [audio mp3="https://www.bertsolari.eus/wp-content/uploads/2024/07/liburuki4_1827a.mp3"][/audio]     Igerilekuko ura Mendi berdeen freskura zein bidaia bat mundura Askorentzako izan daiteke beroaren arrangura ilusioa, lilura… [...]

Gernika

2024-05-27 Ekhiñe Zapiain

Iazko urte bukaeran Zaballako espetxean izan nintzen kantuan. Badakit ez zela bertan egiten zen lehen bertso saioa. Are, azken hilabeteetan ekimen kultural pila bat egin dituzte bertan; antzerkiak, kontzertuak, liburu aurkezpenak, bertso saioak… baina niretzako lehendabizikoa izan zen espetxean kantuan. Ez dakit lehen aldiek beti dakarten xarma berezi bat ala horrela etiketatzen ditugun nahigabe. Dena dela, niretzako lehen aldi berezia izan zen, eta hargatik, bizitu nuenaren lekukotza uzteko premia sortu zait urte erdi beranduago.